AZAROAREN 28AN AIARALDEKO EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU LAUDION
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak aurtengo Euskaren Egunerako hitzordua aurkeztu berri du. Egun osorako programa osatu dugu berton parte hartzen dugun eragileok "Gure hizkuntza, gure bidea, gure eskualdea" lemapean.
Bazkarirako tiketak azaroaren 22ra arte izango dituzte salgai. Laudion, Ilargi Tabernan, AEKn eta Faktorian; Amurrion, AEKn; Arrankudiaga-Zollon, Gizarte Etxean eta Urduñan, Alhondegian.
IKASTOLAKO LANGILEEK BAT EGIN DUTE BIHARKO, AZAROAK 11, DEITUTAKO GREBA OROKOR DEIALDIAREKIN
FAMILIAK ERAGILE HIZKUNTZEN ERABILERAN
Ikastolen Elkarteak webinar saio bat antolatu du azaroaren 17rako guraso euskaldunei seme-alabak hiztun-ibilbidean laguntzeko tresnak eskaintzeko. Laudio Ikastolan saioa era presentzialean, HIZPRO taldeko irakasleekin batera, jarraitzeko aukera izango dugu. 17:30ean Untzetapiko Aretoan.
OSTIRALEAN, HILAK 13, FAMILIEN ARTEKO AKORDIOA IZENPETZEKO EPEA AMAITUKO DA
Altxa Burua taldeak LH3tik DBH2ra arteko ikasleen familiei akordioa garatzeko luzatutako proposamena erantzuteko epea ostiralean, hilak 13, amaituko da.
IKASBIDAIAREN ALDEKO RIFAK SARI APARTA IZANGO DU
DBH4ko ikasleak buru belarri ari dira Ikasbidaiarako dirua lortzeko ekimenekin. Abenduaren 13an zozkatuko den euskal jantzi ederra lortu dute eta boletoak euro baten truke jarri dituzte salgai. Horrez gain Eguberritako gozokiak eta lurrin salmenta dituzte abian.
SAHARARAKO MATERIAL BILKETAREN AZKEN TXANPA
ikaSahara Elkartasun bidaian eramango dituzten materialen bilketaren azken txanpan gaude, azaroaren 20ra arte Ikastolako sarrerara ekar daitezke eskatutako materialak.
ikaSahara ZINEMA EMANALDIA AZAROAREN 13AN
ikaSahara elkartasun bidaiaren aldeko zinema saioa izango dugu ostiralean, hilak 13, 17:00etan Untzetapiko Aretoan (lehen Areto Nagusian). 5 euroren truke "Azerik eta Erbik baosoa zabaltzen dute (69 minutu) eta askaria eskainiko dute.
Bertoratutakoen artean kamiseta bat zozkatuko dute!
Zatoz!
HENDAIAKO IKASTOLAREN EGUBERRITAKO TXOKOLATEZKO EGUTEGIEN ESKAINTZA
Hendaiako Gure Ikastolak Baigorriko Laia Txokolategiko txokolate goxoekin osatutako Eguberriko egutegia jarri du salgai beraien proiektua finantzatzeko.
Eskaerak on-line bideratu ahalko dira azaroaren 15era arte eta ondoren Laudio Ikastolan jaso ahalko dira azaroaren azken astearen bueltan.
ZIBURUKO KASKAROTENEA IKASTOLAREN ALDEKO GARAGARDO ETA ARDO SALMENTA
Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak euskal garagardo eta Lizarraldean ekoiztatuko ardo sortak jarri ditu salgai bere proiektua finantzatzeko. Laudio Ikastolan eskaerak jasoko ditugu azaroaren 22ra arte. Eskaeren kobrantza Ikastolako abenduko erreziboan egingo da eta banaketa neguko oporren aurretik iragarriko da.
ERRIGORA, ZUBEROAKO MOZKINAK ETA EBND KAMISETA ESKAINTZAK ABIAN DITUGU IKASTOLAN
Urtero bezala hainbat ekimenekin bat egin dugu Ikastolan. Ez galdu aukera eta bideratu zure eskaera Ikastolaren bidez edo Ikastolan bertan jasotzeko
ERRRIGORA EUSKARARI PUZKA KANPAINA
On-line eskatu eta Ikastolan jaso; gogoan izan eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 12a izango dela eta aurten saskiekin batera Lodosako Ibaialde Ikastola laguntzeko egutegiak ere eros daitezkeela.
IKASKOLI: ZUBEROAKO IKASTOLAK LAGUNTZEKO EKIMENA
Zuberoako tokiko produktuez osatutako otarrak on-line eskatu, azaroaren 22ra arte, eta Ikastolan jasotzeko, abenduaren 11tik aurrera.
EUSKARAREN EGUNERAKO KAMISETA ESKAINTZA
Urtero bezala, abenduaren 3an Ikastolan izango ditugun ospakizunetan "Euskaraz bizi nahi dut" lelodun kamisetak salgai ditugu. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 12a izango da.
TOTEBAG TAILERRA LHKO IKASLEENTZAT
Azaroaren 28an, larunbata, berdinatasunaren aldeko totebag tailerra, oihalezko poltsak dekoratzeko eskulana, burutuko dugu Ikastolan Lehen Hezkuntzako ikasleekin (6-12 urte) BIZImodu MOREa ekimenaren barruan 10:00etatik 11:30era.
Ekintzak 10 euroko kuota izango du eta izen ematea burutu beharko da azaroaren 17ra arte ondorengo galdetegian:
LAUDIO UDALAK EGUBERRIKO ARGIZTAPENA PIZTEKO ZOZKETA ABIATU DU
Izena eman daiteke azaroaren 20ra arte ondorengo loturan:
HAZIARABA PROGRAMAK 0-6 URTEKO HAURRENTZAKO EKITALDIAK ESKAINIKO DITU AZAROAREN 13TIK 15ERA
URTEBETETZEAK LAUDIO TXIKIN
Urtebetetzeak data bereziak dira, urteak betetzen dituenarentzat eta ondoko lagun zein senideentzat ere. Ospakizun errituala bakoitzak bere errealitatera egokitu dezake.
Irakurri hemen urtebetze ospakizunetarako argibideak.
KATUKAKO ALTXOR KUTXATXOA ETXEZ ETXE IBILIKO DA AURKI
Adi Katukako familiak! Datozen egunetan Katukako haurren altxor txiki bat etxez etxe ibiliko da... Sekretua bada ere, jarraian argibide batzuk:
HH4KOAK BASONDOKO FAUNA BABESLEKUA EZAGUTZERA JOAN DIRA
LH1EKOEN TXANGOA GORBEIAKO PARKETXERA ETA SALDROPOKO HEZEGUNERA
LH3KOAK BARRIAKO BARNETEGIA PRESTATZEN HASI DIRA
Aurki, hilaren 18tik 20ra, LH3ko neska-mutilak Barriara joango dira 3 eguneko barnetegia burutzera. Familientzako jarraibideak prestatu dituzte etxean ere egonaldia prestatzen has daitezen.
Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.
AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU:
2026.11.03 ASTEKARIA