EUSKO JAURLARITZAKO BEKA PROGRAMA
IKASLE ETA FAMILIEK ESKURA DITZAKETEN IKASTEKO LAGUNTZEN DEIALDIEN JARRAIPENA EGITEN DU IKASTOLAK, BETI ERE, BALDINTZAK BETETZEN DITUZTEN FAMILIEK AUKERARIK GAL EZ DEZATEN.
Kudeaketa publikoko laguntza programa nagusia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bideratu eta kudeatzen duen Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka eta laguntzetarako deialdia da. Deialdi honetan parte hartzeko baldintzak Eusko Jaurlaritzak berak jartzen ditu.
2016/17 ikasturteaz geroztik, beka eskaera hauek internet bidez bideratzen dira. Gure familiei tramiteak egiterakoan laguntzeko asmoz, beka eskaera bideratzeko aukera desberdinak daude:
1.- FAMILIA BAKOITZAK BERE ESKAERA WWW.HEZKUNTZA.NET WEB GUNEAN BIDERATU ETA NAN ELEKTRONIKOAREN BIDEZ SINATUTA HEZKUNTZARA BIDALTZEA.
2.- FAMILIAK ESKAERA HEZKUNTZAKO WEB GUNEAREN BIDEZ HASI ETA IKASTOLARA BERTARATZEA ESKAERA ORRIA SINATZERA.
3.- IKASTOLAN BERTAN AURREZ AURRE EGITEA ESKAERA OSOA. HORRETARAKO AURRETIKO ZITA HARTZEA ESKATZEN DA, LANA ERA ANTOLATUAN EGITEKO.
BARNE BEKAK
IKASTOLAK BERAK ERE BEKA PROPIOAK DITU.
FAMILIA UGARIENTZAKO DESKONTUAK
2002 urteko Ohiko Batzar Orokorrak familia ugarientzako kuota murrizketak onartu zituen.
Ikastolan 3. seme-alaba matrikulatzen duten familiek ikasle horren fakturako Ikastola kuotan %50eko deskontua dute.
Ikastolan 4. seme-alaba matrikulatzeak %100eko hobaria izango du kontzeptu horretan.
GURASO BAKARREKO FAMILIENTZAKO DESKONTUAK
Ikastolan 2. seme-alaba matrikulatzen duten familiek ikasle horren fakturako Ikastola kuotan %50eko deskontua dute.
IKASTOLAKO BARNE LAGUNTZAK
Zailtasun ekonomiko anitzengatik hilero ordainagiriei aurre egin ezinean egon daitezkeen familientzako barne laguntza programa abiatzen da urtero Laudio Ikastolan.
Programa hau elkartasun sistema bihurtuko da, guztien ekarpenekin zailtasunak dituzten familia horiek Ikastola utzi ez dezaten. Laguntza honek Eusko Jaurlaritzak emandako bekaren eta Ikastola kuoten zenbatekoen artean dagoen aldea osatuko du gehienez.