Skip to main content

ETORKIZUNERAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA ERAIKITZEN ARI GARA

LAUDIO IKASTOLA 1971. URTEAN HERRI MUGIMENDUTIK EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA HEZKUNTZA ESPARRUAN SUSTATZEKO LAUDION SORTUTAKO GURASO KOOPERATIBA DA. EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KOLEKTIBOAREN EGITURAN PARTE HARTZEN DU ETA GAINONTZEKO IKASTOLEKIN BATERA ESKOLA EREDU PROPIOA PROIEKTU ETA CURRICULUMA BULTZATZEN ETA PARTEKATZEN DITU.

Ikastolen mugimenduan txertatua egoteak sare zabal batean lan egitearen abantaila guztiak ematen dizkio: metodologia aurreratuenetan aitzindariak izatea, ikasmaterialen ekoizpena, etengabeko prestakuntza, proiektu berritzaileetan esku hartzea,… Ikastolen Elkarteak Euskal Herriarekin, Euskararen Herriarekin identifikatzen du bere jarduera-esparrua, muga administratiboetatik haratago.

Ikastolaren jarduera esparrua Laudio herriaren mugak gainditu eta eskualde osora hedatzen da. Itunpeko ikastetxea baina zerbitzu publikoa da ematen duena. Hezkuntza esparrua eraldatzeko prest dago eta horretarako eredu propioa defendatzen du. Euskal Curriculuma du oinarri eta Euskal balore eta ohituren sustatzailea da.

GURASO, IKASLE ETA LANGILE ANITZEZ OSATUTAKO PROIEKTUA DA LAUDIO IKASTOLA. GUZTION ARTEAN 0-18 URTE BITARTEKO HEZKUNTZA EUSKALDUNA ESKAINTZEN DUGU, GIZA BALOREETAN ETA TREBETASUN SOZIALETAN OINARRITUA, PLURALA, ANIZTASUNAREKIN ADEITSUA IZANGO DENA. IKASTOLA AKONFESINALA, ELEANITZA, IREKIA ETA SOLIDARIOA DA, JENDEARENGANDIK HURBILA.

Euskal kultura bultzatzen dugu eta herriak antolatzen dituen hainbat ekitaldietan parte hartzen dugu, besteak beste, danborrada, inauteriak, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, etab. eta hauen antolaketan herriko beste eragileekin elkarlanean dihardugu. Euskararen erabilera indartzeko lanean etengabe jarraitzen dugu.

Urte mordoa Hezkuntza eraldatzen dabilen proiektua da Laudio Ikastola  euskara sustatuz eta hezkuntza sistema hobetzeko asmoz. Hori dela eta, 2015. urtean, Hezkuntza Proiektua berritzeari ekin genion, herriari, ikasleei zein gurasoei XXI. mendeko hezkuntza zor baitiegu. Gaur egun Hezkuntza Proiektua  berritzen gabiltza.

Ikasleak hezkuntzako edozein Etapa bukatzean izan behar duen irteera profilaz hitz egin beharra ikusi dugu:

IKASLE EUSKALDUNAK, KRITIKOAK, AUTONOMOAK SORTZAILEAK, EZ-SEXISTAK, ANITZAK NAHI DITUGU, GAUR EGUNGO GIZARTEAN BIZI ETA PERTSONA BEZALA GARA DAITEZKEEN GIZAKIAK AZKEN FINEAN.

Gure Hezkuntza Proiektuan  hizkuntzen tratamendu integratua islatua gelditu behar da, euskalduna eta eleanitza,  baina beti ere, euskara Ikastolako eremu guztietan komunikazio-hizkuntza bezala azpimarratuz.

GURE HEZKUNTZA PROIEKTUAK PARTAIDETZA ETA LANKIDETZA IZANGO DITU OINARRI: TOLERANTZIA, ERRESPETUA, TALDE LANA, IDEIA TRUKAKETA, KUDEAKETA DEMOKRATIKOA, INPLIKAZIOA ETA PARTE-HARTZEEN BIDEAK ERRAZTUKO DITUENA.

Era berean, hezkuntza ekitatiboaz hitz egingo dugu, non ikasleek pertsona desberdinak, sexu, arraza edota erlijio desberdinetakoak,  errespetatzen ikasten duten. Inklusibotasunari buruz ere jardun behar gara, bazterketa jokabideak ekidituz eta ikasle-guraso zein langile aniztasuna errespetatuz. 

IKASTOLA BERRITZAILEA NAHI DUGU, TEKNOLOGIA BERRIAK IKASLE-FAMILIEN ZERBITZURA JARRIZ ETA LANKIDEEN ESKURA METODOLOGIA BERRITZAILEAK JARRIZ.

Ikastola Jasangarriaren kontzeptua indartu  nahi dugu, izan ere gure Ikastolak eta ikasleek natura errespetatzen ikasi behar dute. Gure ikasleen seme-alabek natura gaur egun ezagutzen dugun bezala gozatzeko eta bizitzeko aukera ere etorkizunean izan dezaten.