ELKARTASUNA, LAUDIOTIK BUCRAARA
Laudio Ikastola, ikasturte honetan ere, elkartasun proiektua gauzatzen ari da.
Gure ikastolako ikaSahara proiektuak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Saharar herriarekin dugun elkartasun-harremanean. Azken asteotan egindako lanari esker, hainbat berri on eta datozen asteetarako deialdi bat helarazi nahi dizkizuegu.
BIDAIAREN 3 HELBURUAK
Aurtengo bidaian, bertako errealitatea ezagutzeko aukera izateaz gain, urtetik urtera sendotzen eta zabaltzen ari den elkartasun bidaiko partaideek hiru proiektu zehatzetan hartuko dute:
1) Orain arteko Bucraa herriko nagusien egoitzan.
Bertan baratza egin genuen, ostean egongela eta aurten sukaldea. Nagusien bizi kalitatea hobetzeko asmotan, ugariak izan dira Ikastolak egindako ekarpenak eta bide horretan jarraituko dugu aurten ere.
2) Iaz hasitakoa Logroño madrasa eskolan
Iaz eskolako liburutegia baliabidez hornitu genuen. Aurten liburutegia bera margotzeaz gain, eskolako beste zenbait espazio ere txukunduko ditugu. Modu honetan, bertako ikasle eta hezitzaileek ikasteko eta lanerako baldintza hobeak izango dituzte.
3) Aurten martxan jarriko dugun Emakumeen etxean.
Iaz "Hijas del sahara" elkartearekin harremanetan jarri ginen eta orduan hasitako elkarrizketei elkartasun itxura eman diegu. Aurten Aaiungo emakumeekin elkarlana abiatuko dugu. Aaiunen duten emakumeen etxean sukaldaritza tailerra martxan jartzeko hornitu eta txukunduko dugu. Espazio berri hau emakumeentzako izango da, honen bidez bertako emakumeen independientzia eta autonomia landu eta garatu nahi da.
Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuen erdigunean, emakumeek komunitatea eusten duen motorra izaten jarraitzen dute. Emakumeen Etxean Gozogintza tailer berria abian jartzearekin batera, beste urrats bat eman dugu emakumeentzako benetako aukerak eraikitzeko bidean.
Txoko hau ez da soilik gozogintza eta gozoak egiten ikasteko leku bat; elkartzeko, ikaskuntza partekatzeko eta sororitateaz gozatzeko gunea ere izangoda. Egindako errezeta bakoitza saharar emakumeentzako autonomia, independentzia ekonomiko eta lanbide propio bihurtzeko tresna izatea nahi dugu. Izan ere, emakume batek autonomia irabazten duenean, komunitate osoa eraldatzen da.
DIRUA LORTZEKO BIDEOA
Proiektua finantzatzen laguntzeko eta kanpamentuetan egingo ditugun ekimenak aurrera eramateko, bidaia kooperatiboan parte hartuko duten ikasleek crowdfunding bideo bat prestatu dute. Aurten erronka potoloa dute esku artean, 3.000€ lortzea. Laguntzeko prest?
Laguntza ekonomikoa bi modutara egin dezakezu:
Bizum bidez, 688754535 telefonoan edo transferentzia bidez, ES45-3035-0045-25-0451190567 (Laboral Kutxa)
Bietan SAHARA EKARPENA jartzea eskatzen dizuegu.
Zuen babesa eta hedapena ezinbestekoak dira erronka hau lortzeko.
"IKASLE 1, PRODUKTU 1" BILKETA BERRIA MARTXAN
Abenduaren 4tik 12ra bitartean, ikastolako 40 lagun baino gehiago Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara joango dira bidaia kooperatiboan. Elkartasun bidaia hau baliatuz, eta bertan garatuko dituzten proiektuak bideratu ahal izateko, material bilketa berri bat abiatu dute azaroaren 20ra arte. Ezinbestekoa dugu zerrenda honetako materiala soilik ekartzea, hango beharrei erantzuteko eta garraiatzeko mugengatik.
Beherago gelaka produktu bat zehaztu badugu ere, bada modu orokorrean egiten dugun eskaera bat ere. Ondorengo zerrendako zerbait izanez gero, hori ere jasoko genuke:
* Irabiagailu elektrikoa.
* Baskula digitala.
* Likidotzeko makina
* Frijigailua
* Helduentzako pardelak
* Laberako erretiluak.
* Eskuzko irabiagailuak.
* Dekorazioko tresnak eta gozogintzako moldeak.
* Irinerako tamiza.
* Masa-ebakitzailea.
Gelaka biltzeko materialen zerrenda ondorengoa da:
MAILA | EMAKUMEEN ETXEKO GOZOGINTZA TAILERRA | LOGROÑO MADRASA ESKOLARAKO MATERIALA |
| LT | ARKATZAK ETA BOLIAK | |
| HH 3A | BORRAGOMAK ETA ZORROZKILOAK | |
| HH 3B | MARGOAK ETA ERROTULKIAK | |
| HH 4A | KOLA (BARRA) | |
| HH 4B | ARTAZIAK | |
| HH 5A | ESPEZIAK | |
| HH 5B | LEGAMIA GOZOGINTZARAKO (royal) | |
| LH 1A | IRINA | |
| LH 1B | AZUKREA | |
| LH 2A | OLIOA | |
| LH 2B | GATZA | |
| LH 3A | EZTIA | |
| LH 3B | KAKAO | |
| LH 4A | TXOKOLATEA (gozogintzarako) | |
| LH 4B | KOKO BIRRINDUA | |
| LH 5A | MERMELADA | |
| LH 5B | FRUITU LEHORRAK | |
| LH 6A | ATUNA | |
| LH 6B | OLIBAK | |
| DBH 1A | TUPPER TXIKIAK | |
| DBH 1B | ONTZIRATZEKO POLTSAK | |
| DBH 2A | GOILARA NEURTZAILEA | |
| DBH 3A | PITXER NEURTZAILEA | |
| DBH 3B | ORATZEKO ARRABOLA | |
| DBH 4A | GOZOGINTZAKO MOLDEA | |
| DBH 4B | NAHASTEKO BOL EDO ONTZIAK | |
| BATXI 1A | KOADERNOAK | |
| BATXI 1B | KOADERNOAK | |
| BATXI 2A | EBAKITZEKO TAULAK | |
| BATXI 2B | LABANAK |
BIDALITAKO MAHAIAK HELDU DIRA
Lehenik eta behin, berri on batekin gatoz: urriaren 7an bidalitako eskolako mahaiak eta helduentzako pardelak helmugara iritsi dira. Guk bidalitako ia 50 mahaiak "Madrasa Logroño" eskolara iritsi dira eta hango ikasleek ikasteko baldintza hobeak izango dituzte aurrerantzean. Bestalde, Gasteizko elkartearekin elkarlean, Bucraako nagusien egoitzarako helduen pardelak ere bidali dira.
Gure babes osoa eta elkartasuna berriro ere erakusteko unea da. Eskerrik asko bihotzez ikaSahara proiektua posible egiten duzuen guztioi!
Ekin diezaiogun elkarrekin!