LAUDIO IKASTOLA KOOPERATIBA IZAERA DUENEZ GERO, ERABAKIAK HARTZEKO LAN TALDEETAN ANTOLATZEN DA. BERTAN, GURASO, IKASLE ETA LANGILEAK ZUZENENAN ZEIN ORDEZKARIEN BIDEZ PARTE HARTZEN DUTE.
BATZAR OROKORRA
Ikastolako erabakimen organo gorena da. Urtero biltzen da ohiko deialdian eta ez-ohiko deialdian, hala beharrezkoa denean.
ARTEZKARITZA KONTSEILUA
Batzar Orokorrak hautatzen du. Batzar Orokorraren erabakiak eta Urteko Plana betearazteaz arduratzen da. Bere partaideen artean Lehendakaria eta arduradunak hautatzen ditu. Zuzendaritza Taldearen aholkularitza du.
ZUZENDARITZA TALDEA
Urteko Plana eta Ikastolaren eguneroko martxa zuzendu, betearazi eta ebaluatzeaz arduratzen da.
KLAUSTROA
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan oinarrituta, Ikastetxeko Curriculum Proiektu planifikatu, kudeatu, egikaritu eta ebaluatzeaz arduratzen da.
ETAPAK
HH, LH eta BH etapa bakoitzeko Urteko Plana landu, egikaritu eta ebaluatzen dute Zuzendaritza Taldeko partaide diren Ikasketa Buruen bidez.
IKASLEEN ORDEZKARIAK
Ikasgela bakoitzak bere ordezkariak aukeratzen ditu.
Gelako ordezkariek ikasleen nahi eta beharrak jaso eta tutoreei edo zuzendaritzari eramaten dizkiete.
Horrez gain, Bigarren Hezkuntzako ordezkariek Ebaluazio Saioetara euren balorazioak eraman eta Eskola Kontseiluan parte hartzen dute.
ARTEZKARITZA KONTSEILUKO BATZORDEAK
Programa, eremu edo jarduera zehatzetarako lan taldeak: planifikazioa, garraioa, jantokia, matrikulazioa, euskara, eskolaz kanpoko ekintzak…
ESKOLA KONTSEILUA
Ikastolako Ordezkaritza Organo Gorena eta Artzezkaritza Kontseiluaren osagarria. Izan ere, Laudio Ikastola gurasoen kooperatiba izateaz gain, hezkuntza komunitatea ere bada. Beraz, hezkuntza alderdiei lotutako hainbat erabakiak hartzeko eta gai horiei buruzko eztabaida gune izateko ikasle, guraso, irakasle, langile ez irakasle eta Ikastolaren titularren ordezkariak biltzen dituen organoa da.