Skip to main content

BATXILERGOAN, LAUDIO IKASTOLAREN AURREKO 16 URTETAKO IBILBIDEARI JARRAITUZ, HEZKUNTZA INTEGRALA GARATZEN JARRAITZEN DUGU. IKASLEARI ARLO AKADEMIKOA ETA PERTSONALA LANTZEKO AUKERA ESKAINIZ.

Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu orientazioa, bi norabidetan garatzen dugularik. Batetik tutoretza orduak antolatzen ditugu ikaskuntzan zein eremu pertsonalean suerta daitezkeen gorabeherei irtenbidea ematen ahalegintzeko. Eta bestetik, orientabidea bera, hezkuntzakoa, bokazioaren ingurukoa, pertsonala edo familiarra landuz.

Ikasleek gero eta autonomia handiago garatzea da Laudio Ikastolaren asmoa. Horretarako ikaslea subjektu aktiboa bihurtzen dugu, ikaslea bera izanik bere ikaskuntzaren protagonista. Irakaslea laguntzailea da eta ikasleari ikaskuntza antolatzen, errazten eta gidatzen laguntzen dio.

Informazio eta komunikazio teknologiak dagoeneko badira ikasleen zein irakasleen tresna nagusia. Arlo gehienetan informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen dituzte konpetentziek eskatzen duten IKTen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiten ikasteko eta herritar digital arduratsua izaten ikasteko.

Laudio Ikastolako batxilergoak, Zientzia eta Teknologia, Giza Zientzia Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak eskaintzen ditu.

fitxategiak
IKASTOLAKO GIDA BATXI_eus_gazt.pdf