Ohiko jarduera akademikoaz gain beste hainbat ekintza osagarri burutzen dira eskola ondorengo ordutegian, hauek Eskolaz Kanpoko Ekintzen (EKE) programan biltzen dira.
Ikastolako EKEko helburu nagusienen artean kulturaz, hizkuntzaz, inguruneaz, kirolaz, harremanez… gozatu , errespetatu eta hauekin ikasteko hainbat ekintza eskaintzea da. Bi motatakoak izan daitezke: batzuk jarraipen batekin astero burutzen direnak (eskola kirola, sormen eskola…). Hauek hilabetean kuota batez ordaintzen dira; eta besteak “egun” zehatzetan ospatutakoak (San Prudentzioko danborrada, udalekuak, udaberrilekuak, udaleku ibiltariak, eski txangoa, gau beltza…)
HONEN BIDEZ LAUDIO IKASTOLAKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN 2026/27 IKASTURTERAKO ESKAINTZA AURKEZTEN DIZUEGU. AURREKOETAN MARTXAN IZAN DEN EKINTZA ZERRENDA PROPOSAMEN BERRIEKIN OSATU DUGU.
Azken ikasturteotako funtzionamenduarekin jarraituz, hainbat talderekin elkarlanean arituko gara, besteak beste: Izalde Trikitixa eskola, Tenis elkartea edo Herriaren eskupilota taldea.
Eskolaz Kanpoko Ekintzen programa honen helburu nagusia ikasleei beraien aisialdia euskaraz antolatzeko aukera ematea da. Lankidetza, talde lana, ingurukoenganako begirunea eta partaidetza aktiboa bezalako baloreak ere lantzeko tresna da aisialdiko programa hau.
Jarraian dauden ekintza hauetaz gain Ikastolak beste hainbat ekintza eskaintzen jarraituko du, besteak beste, San Prudentzioko danborrada, aratusteak, irteerak edo tailer monografikoak. Honez gain gure inguruan euskara, kirola eta haurren zein gazteen asti librearekin lotutako ekintzen berri ere emango dizuegu ikasturtean zehar.
KULTURA ESKOLA
EUSKAL DANTZAK (LHko psikomotrizitate gelan)
HH 5etik gora: astelehena > 16:30-17:30
DBH 1etik gora: astelehena > 15:30-16:30
10 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 24 onartuko dira.
Helburuak: kultura tradizionalaren parte diren euskal dantzak ezagutu eta ikasi, mugimendua sekuentzia eta erritmoetara egokitu, herriko ospakizunetan aktiboki parte hartu.
Kuota: 27€/hilero
TRIKITIXA ETA PANDEROA (Liburutegi zaharrean)
LH 3tik gora: asteazkena > 14:30etik aurrera (saioak 45 minutuko txandetan banatuko dira)
Trikitixa: gutxienez 2 partaide eta gehienez 3 txanda bakoitzeko.
Pandero: gutxienez 3 eta gehienez 5 partaide txanda bakoitzeko.
Helburuak: kultura tradizionalaren parte diren musika tresnak ezagutu eta jotzen hasi, musikaz gozatu, erritmoa eta musika ulertu, euskal kultura sustatu.
Kuota: Trikitixa: 38€ / Pandero: 30€
Izalde eskolaren bidez.
BERTSOLARITZA (Musika gelan)
LH 5 eta LH 6: osteguna > 16:30-17:30. Gutxienez 4 partaide behar dira taldea osatzeko.
Helburuak: Bertso eskolak, bertsozale elkartearen arabera, bertsotan, bat-batean zein idatzizkoan, ikasteko guneak dira. Bertso eskolaren helburua ez da bertsolariak sortzea bakarrik; ikasle guztiak ez doaz publikoki kantatzeko nahiarekin. Gazte horiek euskal giro batean murgiltzeko aukera izatea da garrantzitsuena.
Irakaslea: Unai Mendibil Etxebarria. Arabako bertsozale elkartearekin elkarlanean.
Kuota: gehienez 35€/hilero (izena ematen dutenen araberakoa)
SORMEN ESKOLA
ANTZERKIGINTZA (LHko psikomotrizitate gelan/Aretoan)
DBH: ostirala > 15:30-16:30
LH 5etik gora: ostirala > 16:30-17:30
10 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 18 izango dira.
Helburuak: Euskaraz bizitzea eta hizkuntza honetan sakontzea era naturalean. Dramatizazioaren ezagutza orokorra ikastea. Norberaren garapena bultzatzea: adierazpena, irudimena, sormena, espontaneitatea.Norberaren pertsonalitatea eta mugak ezagutzea. Taldea eta norbera: harremanetan sakondu, arazoei irtenbidea ematen ikastea, komunikatzeko eta negoziatzeko ahalmena lantzea, autoestima eta besteen lana onartzea.Gorputzaren mugimendu, komunikazio eta adierazpena lantzea bakarka eta lan taldean: arnasketa, keinuak, mintzaira. Ahotsa eta soinuak ezagutzea eta asmatzea. LH6n eta DBH1 eta 2n ematen den antzerkigintzari jarraipena ematea.
Kuota: zehazteke/hilero
Kurkuluxetan elkartearen bidez
DANTZA MODERNOA (LHko psikomotrizitate gelan)
LH 1etik gora: asteartea > 16:30-17:30
10 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 24 izango dira.
Helburuak: sormena eta irudimena piztu, gorputzaren garapen fisikoa behatu, gaitasunen garapenean lagundu, koreografia propioa sortu, talde lan sustatu eta gorputz-adierazpena, entzumena zein oroimena garatu.
Kuota: 27€/hilero
ROBOTIKA (Ikastolako liburutegi zaharrean)
DBH 1etik gora: astelehena > 15:30-16:30
LH 4-5-6: astelehena > 16:30-17:30
LH 1-2-3: osteguna > 16:30-17:30
HH 4 - 5: asteazkena > 14:45-15:45
8 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 14 onartuko dira.
Helburuak:
-HH 4-5: Robot eta jostailu adimendunen bitartez zientzia eta teknologia ezagutu. Kausalitatea, oinarrizko kalkulua eta inguruaren azterketa aztertzen da taldekako zein banakako jolasekin.
-LH 1-2-3: kode bidezko programazioaren hizkuntzen egitura aurreratzen duen begizko programazioan sartzen dira. Lan taldean eta arazoen ebazpenean oinarritutako prozesu eta heziketa teknikak erabiliz robotikaren munduan barneratzen dira.
-LH 4-5-6: Etapa honetan erabiltzen diren kit-ak sentsoredun robotak, serbomotorrak, infragorriak, mikro prozesatzaileak, teknologia berriak eta eskola kurrikulumean hobeto barneratzen diren programazio hizkuntzak dira.
-DBH1etik gora: Ikasleak robotikako, elektronikako, 3D diseinuko eta programazioko proiektu propioak planteatzen dituzte. PBL prozesu eta teknikak erabiltzen dituzte, talde lana eta produktuen diseinua.
Kuota: 50€/hilero
Kanpoko enpresa baten bidez
IPUIN KONTALARITZA (HHko psikomotrizitate gunean)
HH 3-4-5: asteartea > 16:30-17:30
8 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 12.
Helburuak: ipuinen aukeraketa eta kontaketa egin, baita irakurzaletasuna sustatu ere.
Kuota: 17€/hilero
JOLASAK ETA ARTEA (HH2 eraikinean / LHn)
HH 3-4-5: osteguna > 16:30-17:30
LH 1etik gora: asteartea > 16:30-17:30
8 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 12.
Materiala: ikasturtean zehar material ezberdina partaideen esku egon daiteke. Amantala ekarri beharko da.
Helburuak: talde jolasak egin, material ezberdina erabilita sormena landu, eskulanak eta tailerrak egin.
Kuota: 20€/hilero
SUKALDARITZA
LH 3 tik gora: hilean larunbat bat > 10:00-12:30 bitartean gutxi gora behera
8 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 10.
Izen emate orokor honetaz aparte, saio bakoitzerako (proposamena: urriak 31, azaroak 28, abenduak 19, urtarrilak 30, otsailak 27, martxoak 27, apirilak 24, maiatzak 22) ere izena eman beharko da.
Izen emate galdetegian alergiak edota intolerantziak adierazi beharko dira.
Helburuak: Irudimena sukaldaritzaren bidez piztu. Osagai sinpleak hartu eta sormena garatu. Mugimenduen koordinazioa landu. Elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetu.
Kuota: 30€ .
ESKOLA KIROLA
IRRISTAKETA (BHko kiroldegian)
HH 5 etik gora: osteguna > 16:30-18:00
10 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 24 onartuko dira.
Helburuak: irristaketa kirol bezala ezagutu, kirolaren aldeko gogoa piztu, elkarri lagundu eta oreka landu zein mantendu.
Kuota: 27€/hilero
PSIKOMOTRIZITATEA (HHko erdigunean)
HH 3: asteazkena > 14:45-15:45
8 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 12 onartuko dira.
Helburuak: mugimenduaren eta jolas espontaneoaren bidez funtzio sinbolikoa garatzea eta hezkuntza emozionala sustatzea (haurrek beren gorputza eta emozioak adieraztea), segurtasun afektiboa lantzea eta harremanak aberastea. Haurraren garapena sustatzea, psikomotrizitateak garapen intelektualean, fisikoan eta afektiboan eragin nabaria baitu.
Kuota: 17€/hilero
ARETO FUTBOLA (BHko kiroldegian)
LH 1-2-3: asteartea > 16:30-17:30
10 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 12 onartuko dira.
Helburuak: kirolarekin bat datozen ohitura osasungarriak barneratu, euskara erabiliz kirolaz gozatu, talde giroan arauekiko eta aurkariekiko errespetuz aritu, futbola ludikotasunetik landu, futbolaren bidez elkartasuna, garbiketa, begirunea... landu. Ez da lehiatuko.
Kuota: 22€/hilero
TENIS (BHko kiroldegian)
HH 4- LH 6: astelehena > 16:30-17:30
8 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 25 onartuko dira.
Helburuak: Tenisaren oinarriak ezagutu, koordinazioa garatu, gaitasun fisikoa landu eta taktika zein teknika hobetu.
Kuota: 30€/hilero
Tenis elkartearekin elkarlanean.
KIROL ANITZA (BHko kiroldegian)
HH4 - LH2: asteazkena > 14:45-15:45
8 partaide behar dira taldea osatzeko eta gehienez 12 onartuko dira.
Helburuak: Kirol ezberdinak ezagutu eta praktikatu, garapen pertsonala bultzaztu, kirola onuragarria eta dibertigarria dela erakutsi eta kirol hastapenean lehen pausoak eman.
Kuota: 17€/hilero
YOGA (LHko psikomotrizitate gelan)
DBH 1etik gora: osteguna > 15:30-16:30
LH 1etik gora: osteguna > 16:30-17:30
8 partaide behar dira taldea osatzeko.
Helburuak: malgutasuna, mugikortasuna eta tonu muskular funtzionala hobetzea. Oreka fisikoa eta emozionala estimulatzea, arnasketaren eta arreta osoaren bidez
Kuota: zehazteke (25€ inguru)/hilero
ESKUPILOTA (BHko kiroldegian)
DBH 1etik gora: osteguna > 15:30-16:30
LH 1etik gora: osteguna > 16:30-17:30
4 partaide behar dira taldea osatzeko.
Helburuak: euskal ondarea ezagutu, gorputzaren kontrola mantendu eta garapen pertsonala bultzatu.
Kuota: zehazteke/hilero
Herriaren pilota elkartearekin elkarlanean.
BESTELAKO PROPOSAMENAK
Asteroko ekintza programaz aparte, ikasturtean zehar aisialdi proposamen berriak landuko ditugu aldiro. Ekintza bakoitzarako ordutegi eta egutegia zehaztutakoan izena emateko epea zabalduko dugu:
AISIALDI HITZORDUAK
GAU BELTZA Urriaren 31n.
EUSKARAREN EGUNA Abenduaren 3an.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KALEJIRA Abenduaren 24an.
NEGULEKUAK Abenduaren 28, 29,30 eta 31.
AGATE DEUNA BEZPERA Otsailaren 4an.
ARATUSTE JAIA Otsailaren 5ean.
ESKI BARNETEGIA zehazteke.
UDABERRILEKUAK Martxoaren 22tik 24ra.
DANBORRADA Apirilaren 23an.
IKASTOLAKO JAIA Maiatzaren 22an.
IKASTOLAKO UDALEKU ITXIAK Ekainaren 21etik 25era (LH3-DBH4) Zuhatzan
IKASTOLAKO UDALEKU IBILTARIAK zehazteke
MENDI EGONALDIA zehazteke
IKASTOLAKO UDALEKU IREKIAK Ekainaren 21etik uztailaren 9ra (HH-LH2)
FUNTZIONAMENDU ARAUAK
1. EUSKARAZ. Ekintzak euskaraz burutuko dira.
2. BIZIKIDETZA. AJA txostenean dauden arauak errespetatu behar dira une oro.
3. SARRERA-IRTEERAK ETA GURASOAK.
Eskola ordutegian bezala, Eskolaz Kanpoko Ekintzen ordutegian Ikastolako ikasgela zein espazio komunak ikasleen erabilpenerako soilik zabaltzen ditugu. EKE ekintza guztietan ikasleek beraiek gelatik atera eta bertora hurbiltzeko autonomia nahikoa eskura dezaten, bila datozkien gurasoek, ohiko eskola ordutegian bezala, egoitza nagusiko kanpoaldean itxarongo dituzte ikasleak.
4. IRAUPENA: Oro har, ekintzen funtzionamendua irailaren 28tik maiatzaren 28ra bitartean izango da. Data hauetara moldatzen ez diren ekintzen egutegia aparte iragarriko da.
5. EKINTZA AUKERAKETA: Ekintza aukeratzerakoan ikaslearen nahi eta zaletasunak kontuan izatea gomendatzen dugu biziki. Ekintza guztiek ikasleek tarte atsegina goza dezatela dute helburu.
6. IZEN EMATEA: Izena emateko formularioa irailaren 4an itxiko da (irailaren 3a izango da izena emateko azken eguna). Ez da onartuko epez kanpo egindako eskaerarik. Ez da onartuko EKEn justifikatu gabeko zorra duten ikaslerik. Bestalde, EKE batzordeak Ikastolako orientazio taldearekin elkarlanean, eskolaz kanpokop ekintzetan parte hartzea egoki edo onuragarri deritzon ikasleentzako lekua gordetzeko eskubidea izango du.
7. GUTXIENEKO PARTAIDE KOPURUA betetzen ez duten ekintzak ez dira egingo.
8. ALTA ETA BAJAK IKASTURTEAN ZEHAR. Ikasturtean zehar ekintza hauetarako altak idazkaritzan edozein momentutan bideratu ahal izango dira, beti ere, talde bakoitzeko gehienezko kopurua bete gabe badago. Bajak berriz, lehenengo hiruhiiabetearen bukaeran, neguko oporraldia baino lehen, abenduaren 22 bitartean, onartuko dira soilik.
9. KUOTEN KOBRAKETA. Ekintzek ikasturteko kostua dute. Kostu hau 8 hilabetetan ordainduko da urritik maiatzera. Lehenengo hiruhilabetearen bukaeran, abenduaren 22an, baja ematen direnei ez zaie urtarrilatik aurrera kobratuko. Urtarriletik aurrera emandako bajen kasuan,utzitako lekua itxaron zerrendako partaideren batekin beteko balitz, ez litzateke kobratuko.
10. PROGRAMA ALDAKETAK. Ekintzen egutegi, ordutegi zein kokapenean beharrezkoak litezkeen aldaketak erabakitzeko ahalmena izango du EKE Batzordeak.
11. KONTSULTA ETA IRADOKIZUNAK. Bai gurasoek, ikasleek eta baita hezitzaileek ere Eskolaz Kanpoko Ekintzetan zalantzarik edo arazorik izanez gero, EKE batzordera jo eta irtenbide bat bilatzen saiatuko dira.
Informazio gehiago behar izanez gero EKE koordinatzailearekin kontaktatu:
Amets Meatza Castañares
TELEFONOA 94 672 67 37
POSTA ELEKTRONIKOA eke@laudioikastola.eus