OROKORRA
LAUDIOKO EUSKAL JAIAK UMEENTZAKO PROGRAMAZIOA ESKAINIKO DU
Asteburu honetan, irailaren 25 eta 26an, Laudioko Euskal Jaia ospatuko dugu Suziri Jai Batzordearen eskutik. Ostiralean, Kirikiño taldeak, herriko ikastetxeokin elkarlanean, haur eta neska-mutilentzako ekitaldia burutuko du 17:00etatik aurrera. Tailerrak, herri-kirolak, makillajea eta txokolate jana eskainiko dira Herriko plazan. Laudio Ikastolako Kriskitin taldeko kideak izango dira berton antolaketa lanetan.
Larunbatean berriz, haurrentzako hitzordua 12:00etan izango da, oraingoan, Aldai plazan.
EUSKO JAURLARITZAREN BEKA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2026/2027 ikasturterako beka deialdia jarri du abian. Eskaerak on-line, internet bidez, bideratzeko aukera eskainiko du irailaren 30era arte.
JANTOKI ETA ZERBITZU GOIZTIARRAREKIN KOMUNIKATZEKO POSTA ELEKTRONIKOA
Jantokiaren egunerokoan sortzen diren abisuak jantokia@laudioikastola.eus posta elektronikoaren bidez bideratu behar dira, goizeko 11:00ak baino lehen.
ZERBITZU GOIZTIARRA ETA OSAGARRIA
Posta elektroniko berbera, jantokia@laudioikastola.eus erabili behar da zerbitzu goiztiarreko gorabeherak eta egun solteetako erabilpena komunikatzeko (gehienez aurreko lan eguneko 15:00ak baino lehen).
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
IRAILAREN 28TIK AURRERA HASIKO DIREN EKINTZEN ZERRENDA
Kontsultatu hemen martxan jarriko diren ekintzak eta oraindik izen emate faltan daudenak:
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
3, 4 eta 5 URTEKOEN GURASOEN BILERAK BURUTUKO DITUGU ASTE HONETAN:
LEHEN HEZKUNTZA
LH2, LH4 ETA LH1KO GURASOEN BILERAK BURUTUKO DITUGU DATORREN ASTEAN: