Skip to main content

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, LAUDIO IKASTOLA-k honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.

 

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

  • Arduradunaren nortasuna: LAUDIO IKASTOLA
  • IFZ: F01007269
  • Posta helbidea: Motxotekale Bidea, 16,01400 Laudio, Araba
  • Tel: 946 72 67 37
  • Helbide elektronikoa: laudio@laudioikastola.eus
  • Datuak Babesteko Ordezkaria: Zuzendaritza 

 

Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:

  • Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko;
  • Kexa eta iradokizunen kudeaketa aurrera eramateko;
  • CV eta lan-poltsaren kudeaketa;
  • Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;
  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.

 

Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

 

Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.

Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.

Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean

 

Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

 

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

LAUDIO IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo  laudio@laudioikastola.eus-ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:

  • Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
  • Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
  • Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, LAUDIO IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.
  • Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
  • Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.

Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu.

 

BIDEOZAINTZAIREN INFORMAZIO KLAUSULA

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, LAUDIO IKASTOLA-k zentroko instalazioetan bideozaintzako kameren bidez jasotako datu pertsonalen tratamenduaren inguruko hurrengo informazioa ematen da.

 

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?

  • Arduradunaren Identitatea: LAUDIO IKASTOLA
  • Helbide postala: Motxotekale Bidea, 16, 01400 Laudio, Araba
  • Tel: 946 72 67 37
  • Helbide elektronikoa: laudio@laudioikastola.eus

 

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak bideozaintza-sistema baten bidez tratatzen ditugu, pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna zaintzeko helburuarekin.

 

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, gehienez hilabeteko epean, pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunaren aurkako egintzak gauzatu direla egiaztatzeko gorde behar direnean izan ezik.

 

Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen interes legitimoa da. Irudien grabazioa eta ikuskaketa legitimatua dago ikastolak bere instalazioak era egokian kontrolatuak eta babestuak izateko.

  • 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoaren 22.artikulua.
  • 2006/1 Datuak Babeseko Espainiako Bulegoaren Agindua
  • Segurtasun Pribatuaren 2014/4 Legea

 

Zein hartzaileri edo/eta eragileri komunikatuko zaizkio zure datuak?

Zure datu pertsonalak agintari eskudunei jakinarazi ahal izango zaizkie, baldin eta irudiek pertsona, ondasun edo instalazioen osotasunaren aurkako egintzak egin direla egiaztatzen badute.

 

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu datu babesaren araudiak aurreikusten dituen egoera eta baldintzetan zure eskubideak baliatzeko (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, datuak transferitzeko eta banakako erabaki automatizatuak, profilak egitea barne), ikastolako posta-helbidera edo helbide elektroniko honetara idatziz: laudio@laudioikastola.eus. Edozein kasutan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Adin txikikoen datuen kasuan, eskaera haren kustodia duenak egin beharko du. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara gustura geratu. Informazio gehigarria ikastolako webgunean eskuragarri dagoen pribatutasun politika kontsultatu dezakezu.