Skip to main content

2026/27 10 Euskaraz bizi nahi dut materiala

Irudia
EBND kamiseta eskaintza

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu euskaltzale guztiok eta, nola ez, data horietan ekitaldi ezberdinak izango ditugu Ikastolan, Laudion eta eskualdean.

Asmo horren ikusgarritasunean eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, urteroko erronka luzatzen dizuegu: Kontseiluak ateratako "Euskaraz bizi nahi dut"  edo "Euskaraz bizi gura dot" lelodun kamisetak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horretan zein bestelakoetan janzteko.

Aurtengo eskaintzan haur kirol jertse beltzak eta  helduentzako kirol jertse zabalak (marroi argiak) eskaintzen dira, bai eta oihalezko poltsak, lepoko zapiak eta bokata zorroak ere.

Eskaerak ondorengo formularioan jasoko ditugu azaroaren 12ra arte. 

Kamiseta guztiek 12 euroko prezioa dute, haur jertseek 25 eta nagusienek 30 .
 

Irudia
Herri denda


Ikastolan kudeatuko dugun eskaeraz aparte, Euskaraz Bizi Nai Dut dinamikak material ugari eskaintzen du HERRI DENDAren bidez, berton besteak beste, Euskal Herrian Euskaraz, Pantailak euskaraz edo Gu ere bai, euskal selekzioa aldarrikatzeko ekimenaren salgaiak ere aurkitu daitezke.

HERRI DENDA BISITATU

Azken zirkularrak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!