Skip to main content

2026/27 08 Iparraldeko Ikastolen aldeko saski salmenta

Irudia
Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta

ZUBEROAKO IKASTOLEN ALDEKO PRODUKTU SALMENTA

BERTOKO PRODUKTUEZ OSATUTAKO OTARREAK ZUBEROAKO IKASTOLAK LAGUNTZEKO

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 32 haurrekin, eta Eperra Pettarrean 73 haurrekilan) tokiko produktuekin osaturiko saskiak salgai jartzen dituzte gabonetarako.

Balorazioa egiteko unean, pozik agertzen dira, eta aurten, aldaketarik ez, eta hiru saski berdinekin jarraitzea erabaki dute.


 Pettarra 52€: Ahate gibel berrosatua, Eztia, Ardi gazta kiloa, Bixkotx sukratuak eta Pastak.
Arbaila 57€: Eztia, Bixkotx artisanalak, Kilo erdiko bi ardi gazta, Bixkotx gatzatuak, Erreximenta, Pastak eta Tisana.
Basabürüa 70€: Ekoizpen biologikoko Lukainka idorra, Fusilli pasta xuriak, Patea, Eztia, Piper ezti ozpinan, Sagar jüsa, Gasna.
 

Ekimenaren helburuak:

– Zuberoako Ikastolak laguntzea

– Zuberoako  tokiko ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek euskararen transmisioa bermatzen dute. “Euskara susta dezagun Xiberoko Ikastolak lagunduz!”

Laudio Ikastola kanpainako banaketa puntua izango da. Hau da, erosketak on-line bideratuko ahal izango dituzu  azaroaren 22ra arte ikaskoli.eus web gunean eta ondoren Ikastolan bertan jaso ahal izango da abenduaren 11tik aurrera.

 

Irudia

Azken zirkularrak

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Mantenurako lan poltsa / Ikastolako mediku zerbitzua / Elkartasun zinema / Gurasoleku agenda / Faktoriako euskara egitasmoa / Gazte talent / Xake eskaintza / Laudio Txikiko gurasoen bilerak / Irakurzaletasuna HHn / LHko…