MANTENU TXANDA
Ikastolaren izaeran, hezkuntza guraso kooperatiba bezala mantendu nahian, familia guztiek Ikastola propio bizi behar dute.
Ikastolako mantentze-lanek xede hau gauzatzeko aukera ematen dute auzolanaren bidez eta gainera Ikastolako kuotek suposatzen duten zama arintzeko aukera ere badira.
Hortaz, mantenu txandak Ikastolako mantenuarekin harremana duten lanetan laguntzeko aukera ematen du antolatutako lan txanda ezberdinen bidez, eta horrela inbertsio kuota berreskura daiteke.
Mantentze-lanetarako txandak margotze lanak, lorategien zaintza, jolas tokiak, e.a. mantentzeko edo konpontzeko erabiltzen dira. Ikasturte hasieran txanda hauetan parte hartzeko deialdia burutzen da eta bileran bertan urte osoko plangintza eta egutegia zehaztuko da, jendearen trebezia eta nahiak kontuan izanik. Ikastola arduratuko da txanda horiek aurrera eramateko materialaz.
Mantendu txandetan aritutako familiek ikasturteari dagokion inbertsio kuota osoa edo zati proportzionala berreskuratzen dute emandako lan ordu kopuruaren arabera.
JANTOKIKO TXANDA
Jantoki zerbitzuak ere auzolanean aritzeko aukera eskaintzen du laguntzaile txandaren bidez.
Jantokia darabilten familia guztiei (HH4 - DBH4)jantokiko eguneroko garbiketa lanetan parte hartzea helburu duen txanda egitea egokitzen zaie ikasturtero. Txanda bete ezean, kuota osagarri bat ordaintzen dute.