OROKORRA
IRTEERA BAIMENA BETETZEKO GOGORARAZPENA
Ikasturte hasierako argibideetan azaldu bezala, 2 urtetik gorako ikasle guztien gurasoek Ikastolatik kanpo burutzen diren irteera eta barnetegietan parte hartzeko baimena jasotzen duen galdetegia bete behar dute.
Izapide hau bete ez duten familiei ahalik eta lasterren burutzea erregutzen diegu.
MANTENTZE TXANDA
2026/27 ikasturterako mantenu txandak prestatzen hasi gara. Hori dela eta, ikasturte honetan txanda hauetan aritzeko asmoa duten familiek irailaren 20a baino lehen eman beharko dute izena.
EUSKO JAURLARITZAREN BEKA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2026/2027 ikasturterako beka deialdia jarri du abian. Eskaerak on-line, internet bidez, bideratzeko aukera eskainiko du irailaren 30era arte.
LAN DEIALDIAK
Batxilergoan GZAM eta Biologia arloetarako irakasle lanpostu deialdia argitaratu berri dugu.
ZERBITZUETAKO LANGILEEN ORDEZKAPENETARAKO LAN POLTSA
Zabalik dago Ikastolako zerbitzuetan ordezkapenak egiteko lan poltsa.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak iraileko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
ALERGIA ETA INTOLERANTZIEN KOMUNIKAZIOA
Alergia edo intolerantziaren bat duten ikasleek beraien egoera egiaztatzen duen dokumentazioa eguneratu behar dute eta Ikastolara helarazi. Horretarako, agiriak jantokia@laudioikastola.eus posta elektronikora bidali beharko dituzte.
Ikastolan adrenalina eskuragarri izan behar dutenek, Ikastolara iraungi gabeko dosia ekarri dutela ziurtatu beharko dute.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
IRAILAREN 28TIK AURRERA HASIKO DIREN EKINTZEN ZERRENDA
Kontsultatu hemen martxan jarriko diren ekintzak eta oraindik izen emate faltan daudenak:
LAUDIO TXIKI
2 URTEKO HAURREN ARGAZKIAK
Etxekotzerako txostenean eskatu bezala, 2 urteko gelatan hasiko diren haurren familiek ikaslearen argazkia bidali behar diote irakasleari. Irudia karnet formatokoa (fondo zurian) eta tamaina handian (9x13zm edo 1064x1532 pixel). A taldea: saraym@laudioikastola.eus B taldea: itziarl@laudioikastola.eus .
GURASOEN BILERAK
HAUR HEZKUNTZA
GURASOEN BILERAK
LEHEN HEZKUNTZA
LH1ERAKO ARGIBIDEAK
Lehen Hezkuntzako 1. mailan hastera doazen ikasleen familiek egunerokoan kontuan izan behar dituzten argibideak bergogoratzen dizkiegu:
GURASOEN BILERAK
DBH BATXILERGOA
GURASOEN BILERAK
BATXILERGOA
EUSKARAZKO C1 AZTERKETA PRESTATZEKO IKASTAROA
Laudioko AEKk C1 azterketa prestatzeko ikastaroa eskaini du 16-18 urteko gazteentzat.