Skip to main content

ADIN ETA ETAPA BAKOITZARI EGOKITUTAKO JANTOKI ZERBITZUA

Hezkuntza etapa, adin eta ikasle bakoitzak (intolerantziak...) dituen berezitasunak hartzen dira kontuan jantokiaren egunerokoan.

Ikasle guztiek atentzio zuzena izaten dute jantoki orduan. Elikadura eta garbitasun ohiturek garrantzia berezia izaten dute bere egunerokoan.

MENUA

Bazkariaren prestakuntzan erabiltzen diren lehengaiei arreta berezia eskaintzen zaie jantokiko langileen aldetik. Menuak programatzeari ere garrantzia handia ematen zaio. Eroskik argitaratzen duen Consumer aldizkariak kalifikapen aparta eman zion Laudio Ikastolari 97 ikastetxetako menuak aztertu ondoren. Menu anitza lantzen da sukaldari eta hezitzaile taldean, ikasleek denetarik eta modu osasuntsuan jan dezaten.

Nutrizionista batek menuen osaketa ikuskatzen du. Menu bi eskaintzen dira, orokorra eta beganoa, eta hilero web gunean argitaratzen dira.

Irudia
Jantokiko menua

 

 

 

JANTOKIAREN FUNTZIONAMENDUA

Ikastolako ikasle eta irakasle guztiek erabil dezakete Jantoki Zerbitzua. Ikasleei dagokienez otorduari berezkoak zaizkion arlo guztiak zerbitzu horren barne daude: bazkaria, garbitasuna, zaintza... . Ebaluaketa informeek honen berri ematen dute ere.

Bazkaria Ikastolan berton prestatutakoa da. Jantoki Zerbitzuko langile guztiak Ikastolako plantila barruan daude. Sukaldeko erosketa gehienak Laudion eta bere inguruan egiten dira.

Ikasleak jantokiko zereginen protagonista dira; ura banatu, mahaia garbitu, mahai tresnak jaso...

Bestalde, familiek jantokiko hezitzaileekin harremanetan jartzeko jantokia@laudioikastola.eus helbidea erabil dezakete. Abisuak, kezkak edo bestelakoen berri emateko balia dezakete. Abisuak goizeko 11:00ak baino lehenago bidaltzea eskertzen da, mezuan ikaslearen izen-abizenak eta maila adieraziz.

Jantokiko argibideak

 

 

KUOTAREN AZALPENA

Jantoki Zerbitzua berau darabilten familien kuoten bidez finantziatzen da. Ikasle bakoitzari zerbitzua urte osoan erabiltzeagatik dagokion kuota kalkulatzen da lehenbizi eta ondoren 10 zatitan banatzen da kobraketa. Kalkulu horretan bazkarirako lehengaiak (gastu aldakorra) eta langileen kosteak zein jantokiaren funtzionamendukoak (gastu finkoa) barne dira.

ERREGULARIZAZIOA

Ikasle bat falta izan arren, Jantokiko gastu finkoak ez dira aldatzen. 3 egun jarraian faltatzen diren ikasleek lehengaiari dagokion itzulketa aukera izango dute, beti ere, jantokia@laudioikastola.eus-en hala adierazten badute. 1,60 euroko itzulketa burutzen da hiruhilabete bukaeran kontzeptu horrengatik.

Irudia

EGUN BATEKO OTORDUA

Egun bateko otordua egiteko aukera ere ematen da Jantokian. Ez ohiko erabiltzaile hauek, jantoki txartelaren erosketa eta ordainketa idazkaritzan burutu beharko dute. Adinaren arabera, Ikastolako idazkaritzaneta Laudio Txiki zein Haur Hezkuntzakoen kasuan tutoreei ere abisua eman beharko diete.