HELDUTASUN TEKNOLOLOGIKOA
Laudio Ikastolak apustu argia egin du bere hezkuntza komunitate osoa erabateko digitalizazioan murgildu dadin. Erronka horrek irakaskuntza eta administrazio arloko jarduera eta eguneroko komunikazio eta informazio prozesuak hartzen ditu kontutan. Izan ere, inbertsio etengabea jarri du abian Ikastolak bide horretan baliabide material egokiak berma ditzagun.
Irakaskuntzaren alorrean etapa guztietan ikasleek Informazio eta Komunikaziorako Teknologien erabilpenean oinarrizko konpetentziak eskura ditzaten beharrezko baliabide didaktikoak ugalduz doaz: curriculum softwarea, liburu digitalak, multimedia edukiak edo ikasgela birtuala kasu.
Baliabide materialen alorrean, ikasgela guztiek beharrezko horniketa dute irakasle zein ikasleek internet lan tresna bezala balia dezaten edo multimedia edukiak taldean partekatzeko. Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera erabilpen pertsonalerako Chromebook ordenagailu eramangarriak banatzen dizkiegu ikasleei abian den EKI metodologiak era digitalean luzatzen dizkien edukiak landu ditzaten.
Irakasleriaren etengabeko prestakuntza digitalizazio erronkaren beste ardatz bat bilakatu da. Hortaz, Ikastolen Elkarteak bere metodologien garapenerako aholkularitza eta prestakuntza etengabea eskaintzen du. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak abiatutako Sare-hezkuntza ekimenera batu da Ikastola. Parte hartzen ari garen ikastetxeok berrikuntza metodologikoa gure artean saretzeko proiektua osatzen ari gara bertan, gela jarduera digitalizatzeko elkarlana bultzatuz.
Digitalizazioak azkenik komunikazio eta informazio prozesuak ere aberastu ditu baliabide berriak eskainiz. Familiek ikasleen jardunari buruzko ebaluazio txostenak eta gorabeheren komunikazioa edo Ikastolarekin lotutako fakturazioa edo dokumentazioaren kontsulta era digitalean kudeatzeko tresnak jarri ditugu abian. Laster barru zerbitzu guzti horiek eskaintzen dituen Alexia plataforma smartphonen bidez bistaratu eta erabili ahal izango da.
LAUDIO IKASTOLAKO 2023-2025 IKASTURTEETARAKO PROIEKTU DIGITALA
2023-2025 ikasturteetan Laudio Ikastolan garatuko den proiektu digitalaren helburuak eta ekintzak ikusgai daude ondorengo txostenean: