Skip to main content

Laudio Ikastolak Ingurumenarekiko begirunezko baloreak eta garapen jasangarria bultzatzea  helburutzat duen egitasmo honekin orain dela urte asko hasi zuen helburu zehatz honekin: Ikastola osora natur baliabideen erabilpen arduratsuaren kontzientzia hedatzea.

2011ko ekainean Eskola Jasangarriaren errekonozimendua jaso genuen. Errekonozimendu hau ez da Ikastolarentzat helburu bat eta kontzeptu hori alde batera utzi eta gainditzea erabaki genuen, hori dela eta IKASTOLA JASANGARRIAren ideia hedatu nahi dugu.

Ikastolako Irakasleen Klaustroak (eta gero Ikastolako asanblada Orokorrak berretsi zuen),  Ikastola jasangarritasunerantz urterik-urte, pausuz -pausu, bideratzeko konpromisoa hartu zuen eta Laudio Ikastola, ikasle zein familiek jasangarritasunaren kontzeptua eurenganatzeko ahalegin nekaezinean arituko da.

 

AGENDA 2030 HELBURUAK

Agenda 2030 hamazazpi Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarritzen da. Zer dira GJHak? Garapen Jasangarrirakoko Helburuak, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitzak eta oparotasuna hobetzeko ekintzarako dei unibertsala dira.

Garapen Iraunkorrerako Helburuak 17 helburuak ezagutzeko, klikatu estekan:  

Irudia

 


  

TOKIKO 2030 AGENDA

Laudioko gainerako ikastetxeekin batera Tokiko 2030 Agenda osatzen dugu eta guztion artean hitzartutako gai edo ingurumen-aspektu ezberdinak lantzen ditugu ikasturtero aukeratutako gaiaren inguruko azterketa eginez eta Udalari hobetze-proposamenak helaraziz.

2022/23 ikasturtean 7. GJHa landu dugu: “ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA", eta gaia aintzat harturik, familiak ikastolako apustuan parte hartzera gonbidatu nahi genituzke, proposatuko diren ekintzetan parte hartuz. 

Gure egunerokoan, ikastola jasangarria lortu nahian, ez ditugu aurreko urteetan emandako urratsak alde batera utziko, eta horretarako, hondakinen birziklapenarekin zein ikastolan konposta sortzeko  prozesuarekin jarraituko dugu.

Horrez gain, prozesu partehartzaile baten bidez, Ikastolako dekalogoa berriztuko dugu.

AZKEN IKASTURTEETAN LANDUTAKOAK

KLIMA ALDAKETA

2019-2020 PLASTIKOEN MURRIZKETA

  • Txoko berdea apaindu eta bertan irakurri ahalko den leloa ondorengoa izango da: “Plastikoak itotzen gaitu! Geurea da erabakia.”
  • Hamaiketakoa ekartzerakoan bilgarri gabeko janaria ekartzera edota berrerabiltzeko ontzi edo poltsak erabiltzera.

2018-19 ONDAREA

  • Ondare arkitektonikoa ez margotzea, ez apurtzea, ez zikintzea... errespetatzea
  • Berdegune eta parkeak errespetatzea eta zaintzea.
  • Interesa jartzea eta herri mailan antolatzen diren ekintzetan parte hartzea.
  • Eraikinei lotutako istorio eta ezagupenak zabaltzea eta transmititzea.
  • Belaunaldien artean, iturri historiko gisa, herriaren informazioa transmititzea.

2017-18 URA

  • Komun edo konketatik hondakinik ez botatzea: olioa, paper-zapi bustiak, eskuzapiak, margoak… batez ere. Olioa ontzi berezietara eramatea eta paper-zapi bustiak paperontzira botatzea.
  • Garbitzeko produktuak (xaboiak, lixibak …) zentzuz erabiltzea.
  • Plastikoak eta paperak ibaira ez botatzea, zaborra zakarrontzira botatzea edo bakoitzak bere zaborra poltsikoan mantentzea edukiontzi egokietara bota arte eta ahal den guztia birziklatzea.
  • Ibai inguruko zaborra batzea.

2016-17 NOLAKO HERRIA NAHI DUGU?

  • Parkeak eta jolastokiak errespetatzea eta garbi mantentzea.
  • Kaleetako altzariak (kolunpioak, eserlekuak, paperontziak, etab.) zaintzea.
  • Hondakinak dagokien zakarrontzietan botatzea eta lurrera ez botatzea.
  • Mugikortasun ez kutsakor eta seguruago bat erabiltzea.

2015-16:  ZARATA

  • Ikasleak Ikastolan sortzen den zarataz jabetzea.
  • Zarata murrizteko LHko maila batean aulkiei estalkiak jartzea.
  • Ikastolan hondakinen materia organikoa birziklatzen hastea.
  • Ikasleek parte hartze zuzenagoa izatea, ardura handiagoak emanez eta euren kabuz erabakiak hartzea.
  • Agenda 21 arlo desberdinetara zabaltzea.

2014-15: HONDAKINETAN MATERIA ORGANIKOA

  • Ikasleek zaborra birziklatzeko funtzionamendua arautu eta martxan jartzea.
  • Ikastolan materia organikoa bereizi eta konposta sortzea.
  • Ikasleek parte hartze zuzenagoa izatea, ardura handiagoak emanez eta euren kabuz erabakiak hartzea.
  • DBH eta LH-ko ikasleen arteko hartu emana handitzea.
  • A21 arlo desberdinetara zabaltzea. 

2013-14: HONDAKINAK

  • Hondakinak murriztea
  • Hondakinak berrerabiltzea
  • Hondakinak egoki sailkatzea.
  • Aurreko hiru puntuak aurrera eramateko kontzientziatzea.

2012-13: ENERGIA

  • Geletan argia itzalita gelditu dadin ziurtatzea.
  • Ordenagailuak ere itzalita gelditu daitezen arduradunari ardura ematea.
  • Kontsumoa gutxitzeko kanpainak eratu eta aldizkako kontsumo aukerak aztertzea.
  • Petrolioaren garrantziaz etxeetan kontzientziatzea.
  • Olioen birziklapenak duen garrantziaz kontzientziatzea.

fitxategiak
IKASTETXEKO DEKALOGOA 2023.pdf