Irudia
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute. Kupula eramangarri baten barruan darabilten 360 graduko planetario digitala ekarri zuten Ikastolara Luminica ambiental erakundearen eskutik, ikasleei zientzia eta ingumena uztartzen dituen saio gozagarria eskaintzeko.
Unibertsoari buruzko unitate didaktikoa lantzen ibili dira eta tailerrean jasotako ezagutzak eta bizitako esperientziak oso baliagarriak izan dituzte Unibertsoari buruzko ikasitako guztia 1. mailako ikaskideekin partekatzeko antolatu duten topaketan.