URRIAREN 30EAN GAU BELTZA OSPATUKO DUGU IKASTOLAN ETA HERRIAN
Hasi mozorroa prestatzen Ikastolan eta herrian izango ditugun ekitaldietan parte hartzeko.
Izan ere 2 urtetik hasita ekintza ezberdinak garatuko ditugu (2 eta 3 urteko familiek etapako oharretan dituzue argibide zehatzagoak).
Haur eta Lehen Hezkuntzan berriz, eskulan, joko, kanta eta abar luzea prestatzen ari dira ostiral arratsalde beldurgarria ospatzeko. Ekarri goizetik mozorroa!
Gogoan izan herrian ere ospakizun aukera oparoa izango dugula:
LODOSAKO IBAIALDE IKASTOLAREN ALDEKO EGUTEGIA ERRIGORAKO SASKIEKIN BATERA SALGAI
Errigoraren Euskarari Puzka kanpainarekin batera, Lodosako Ibaialde ikastolaren aldeko egutegiak erosi daitezke. Egutegi bakoitzaren salmentatik 5€ eskuratuko dituzte.
Egizu eskaera!
EROSI XIBEROKO IKASTOLEN ALDEKO SASKIA
Urtero bezala Zuberoako Ikastoletako lagunek beraien finantzabide bilakatu diren saskiak jarri dituzte salgai.
Eskaera on-line eginda, Laudio Ikastolan bertan jasotzeko aukera izango duzu.
EUSKARAREN EGUNERAKO KAMISETA ESKAINTZA
Urtero bezala, abenduaren 3an Eukararen Eguna ospatuko dugu Ikastolan. Egun horretan euskararekin bat egiten duten kamisetak janzteko gonbidapena luzatuko dugunez, hemen duzue dena prest izateko kamiseta, kirol jertse, poltsa, zapi eta bokata zorro eskaintza paregabea.
Laudio Ikastolan azaroaren 12ra arte jasoko ditugu eskaerak.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak azaroko menuak prestatu ditu. Web guneko infogunea atalean ikusgai daude.
IRAKURRI HEMEN
GAU BELTZERAKO ARGIBIDEAK
Gau beltzean oles egiteko araoa prestatu dute 2 urteko haurrek:
Xanduli, Manduli, kikirri-ki!
Eman gaztainak guri!
Egunotan Xanduli bisitan izan dute Laudio Txikin eta familia argazkia egiteko txokoa ere prestatu dute
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Beltza da gaua" kanta ere prestatzen ari dira (hitzak argibideetan):
3 URTEKOEK GAU BELTZERAKO TAILERRA EGINGO DUTE OSTEGUNEAN
Ostegunean, hilak 29, 3 urteko haurrak Gau Beltzean murgiltzen hasiko dira. Horretarako bakoitzak mandarina bat ekarri beharko du tailer batean erabili ondoren hamaiketako moduan hartzeko.
ARGITXO ETXEETARA DINAMIKA ABIATZERA GOAZ 3, 4 ETA 5 URTEKO GELATAN
Adi familiak! Aurki Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek Argitxoren bisita izango dute etxean. Presta zaitezte euskara etxeko ohituratan hauspotzeko!
ELKARTASUN BIDAIA- GURASO BILERA
Abenduaren 4tik 12ra saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatuko duten familiekin, eta ikasleekin, bilera egingo da.
Bihar, urriak 28, asteazkena
17:00
Aretoan
Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.
AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU: