Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du. Izan ere, aurtengo apiriletik eskola jantokietako menuen plangintzarako baldintzak eta irizpideek araudi-esparru berria dute. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendariordetzak Ikastolako menua egokitzeko egindako lana gainbegiratu du.
Hortaz, Ikastolan araudi berria bete betean jarraitzera pasa gara, NAOS (Elikadura, Jarduera Fisikoa eta Obesitatearen Prebentzioa) gomendio eta adierazleetan oinarritutakoa.
Jarraian araudiari helduz menuaren plangintzan txertatu diren irizpide nagusiak dituzue. Bertan Ikastolako menuak elikagai-talde ezberdinen kontsumo-maiztasunak zehazten dira, gure kulturako eguerdiko otorduko osagaien egitura tradizionalaren oinarriaren gainean:
Lehenengo platerak
BARAZKIAK: astean behin edo bitan.
LEKALEAK: astean behin edo bitan.
ARROZA: astean behin.
PASTA: astean behin.
Bigarren platerak
ARRAINA: astean 1-3 aldiz.
ARRAUTZAK: astean behin edo bitan.
HARAGIAK: gehienez astean hirutan; haragi gorria gehienez astean behin; haragi prozesatua gehienez hilean bitan.
LANDARE-JATORRIKO PROTEINA: astean 1-5 aldiz da gomendioa; Ikastolan astean behin bermatzen dugu.
Postreak
FRUTA FRESKOAK: astean 4-5 aldiz.
BESTELAKO POSTREAK: Gehienez astean behin. Jogurta eskaintzen dugu gehienetan; gomendioa da azukre erantsirik gabekoa izatea.
Bestelako baldintzak
EDARIA: Ura da eskaintzen den edari bakarra.
ELIKAGAI INTEGRALAK: Ogi integrala astean bitan eskaintzen da eta arroz eta pasta integrala. gutxienez hilean 4 aldiz eskaintzen dira.
ARRAINA: urdina eta zuria txandakatzea lehenesten da.
GUARNIZIOAK: Entsalada eta barazki freskoen guarnizioak lehenesten dira.
FRIJITUAK. Gehienez astean behin eskaintzen dira.
AURREZ PRESTATUTAKO PLATERAK: Gehienez hilean behin eskaintzen dira.
FRUITU LEHORRAK: Debekatuta dago 6 urtetik beherako haurrek fruitu lehorrak osorik kontsumitzea, itotzeko arriskua dela eta.
GAZT IODODUNA: Kantitate txikitan erabiltzen da.
Menu berezien eskuragarritasuna
Elikagai batzuei alergia edo intolerantzia dieten edo gaixotasunen bat duten ikasleentzat menu bereziak prestatzen dira, medikuaren ziurtagiria aurkezten badute.
Arrazoi etiko edo erlijiosoengatik menu berezia behar duten ikasleei ere menu bereziak eskaintzen zaizkie.
Menuen inguruko informazioa familiei
Hilero Ikastolak hurrengo hilabetean eskainiko den menua bidaltzen die familiei eta Ikastolako web gunean ere argitaratzen du.