Argitxo iratxoa dugu Ikastolan euskararen erabilpena sustatzeko laguntzaile bikaina. Ikastolakide guztiok maite dugu Argitxo eta berak bueltan euskaraz aritzeko grina era atseginean elikatzen laguntzen digu.
Gela barruan eta Ikastola eremuan lantzen dugun dinamika hau, etxeetara ere zabaldu ohi dugu.
Datozen asteetan Argitxoren panpina ikasle bakoitzaren etxera hurbilduko da bi gau igarotzera (adibidez, astelehenetik asteazkenera). Argitxoren egonaldian EUSKARAREKIKO ZUEN ETXEKO OHITURA BAT ALDATZEA DA HELBURUA.
Etxean landu daitezkeen ohituren adibideak:
Argitxo etxean egon denetik...
-…liburutegiko liburuak euskaraz hartzen ditugu.
-…gurasoek euskarazko ipuinak irakurtzen dizkidate.
-…nire gurasoak “Egun on”, “eskerrik asko” erabiltzen hasi dira.
-…normalean euskara erabiltzen ez duen etxeko helduak, afalorduan nirekin euskaraz egiten du.
-…familiako norbaitek nirekin batera euskarazko abesti bat ikasi du.
-…erosketak euskaraz egin ditugu.
-…gurasoek afari bitartean beraien artean euskaraz egin dute.
-…Ikastolako jolastokian edota plazan nire gurasoak beste gurasoekin euskaraz aritu dira.
Landu dezakezuen ohiturarekin zalatzatzarik izanez gero, irakasleari galdetu lasai.
Gogoan izan panpina etxez etxe ibiliko dela datozen asteetan eta bere biziko garrantzia du familiei egokitu zaizkizuen egunak errespetatzea.
Bideo grabaketa laburra:
Bisita bakoitzaren bueltan, telefonoarekin grabatutako bideo laburra Ikastolara bidaltzeko erronka luzatzen dizuegu. Bideorako ez da Adimen Artifizialik ez bestelako ediziorik behar eta mezuaren protagonista haurra izatea eskatzen dizuegu.
Nola bidali?
Gela bakoitzak bideoak bidaltzeko karpeta bat izango du eta gelako familia bakoitzari bertora sartzeko baimena eman dizuegu.
Baimendutako guraso bakoitzak posta elektroniko batean jasoko du karpetarako lotura. Badaezpadan, hemen dituzue ere karpetatarako linkak:
Animo, primeran egingo duzue!