OROKORRA
ERRETIROA HARTU BERRI DUEN JOSUNE GORTAZAR CAMPO OMENDUKO DU UDALAK MARTXOAREN 8KO PROGRAMA BARRUAN
Laudio Udalak martxoaren 8rako prestatu duen programa barruan, Laudion irakasle aritutako emakumeei omenaldia eskainiko die martxoaren 7an, 19:00etan Aldai Plazan, berton antzeztuko den Anonimak ikuskizunarekin batera.
Emakume guzti horien ordezkari gisa, aurten erretiroa hartuko duten emakume irakasleak gonbidatuko ditu Udalak oholtzara, tartean, iragan otsailaren 25ean, 43 urte luze ondoren, Laudio Ikastolan bere ibilbide profesionalari amaiera eman zion Josune Gortazar Campo.
Aukera paregabea lehengo, gaurko zein etorkizuneko Ikastolako emakumeok Josune merezitako omenaldian laguntzeko.
JOSUNEREN AGURREKO IRUDIAK LAUDIO UDALAREN M8 PROGRAMA
MARTXOAREN 6AN ETA 7AN ZATOZ MOREZ JANTZITA!
Ostiralean, hilak 6, Ikastolan tartea eskainiko diogu Martxoaren 8ko ospakizunari. Egun horretan, eta baita ere martxoaren 7an Aldai plazan egingo den ekitaldira, morez jantzitza etortzeko gonbidapena luzatzen diogu Ikastolako komunitate osoari
IKASTOLAK KAMISETA BERDEA JANTZIKO DU KORRIKA TXIKIAN MARTXOAREN 26AN
Martxoaren 26tik 27rako gauean igaroko da Korrika Laudiotik eta egun horretan bertan, hilak 26, Korrika txikia ospatuko dugu Laudion arratsalde partean. Lasterketan Laudioko ikastetxe guztiok parte hartuko dugu eta bakoitzari kolore bat egokitu zaio, Ikastolaren kasuan, berdea.
Bakoitzak nahi duen kamiseta berdea eraman ahal izan dugu Korrika Txikian eta aukeran, Ikastolak ospakizunerako kamiseta argitalpen berezia egingo du, Ikastolaren logoarekin aurrekaldean eta 24. Korrikakoa lepoan. Ohikoan eskaintzen diren neurri eta ereduak izango ditugu: haurrak, umeak-gaztetxoak eta helduen eredu eztua eta zabala... haur eta umeen kamisetek 10 euroko salneurria izango dute eta helduenek 12koa.
Eskaerak martxoaren 13ra arte egin ahal izango dira eta 26a baino lehen banatuko dira, Korrika txikian zein goizaldean Ikastolako kilometroan jantzi ditzagun.
Bazatoz? Euskara gara!
ESKAERA EGIN NEURRI ETA PREZIOAK
KORRIKA HASIERARA JOATEKO TXANGOA
Laudio Ikastolak martxoaren 19an Atharratzetik abiatuko den 24. Korrikaren hasierara joateko autobusa antolatuko du.
09:30ean Laudiotik abiatu eta 22:30ean bertora bueltan egoteko txangoa izango da. Txartelak idazkaritzan izango ditugu salgai martxoaren 13ra arte.
FAMILIAK ELEANIZTASUNEAN TREBATZEKO SAIOAK
Familiei Laudio Ikastolan bertan HIZPRO dinamikan ari diren irakasleekin elkarlanean aritzeko proposamena egiten diegu, hizkuntzen erabileran euskararen aldeko eragile bilakatu daitezen; hau da, Laudio Ikastolako familiak euskararekiko jarrera pro-aktiborako trebatu eta ahalduntzeko dinamika sor dezagun.
LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako pedagogia terapeutiko irakaslea behar du.
IRAKURRI HEMEN
JANTOKI ETA GARBIKETA ORDEZKAPENAK
Lan poltsa zabalik dugu Ikastolako web atariaren bidez
ikaSahara: TANTAZ TANTA ELKARTASUN OHOLDEA
Ikastolan egindako elikagai eta laguntza material bilketa arrakastatsuaren emaitza Sahara bidean dago dagoeneko.
IRAKURRI HEMEN
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEAREN UDAKO AISIALDI ESKAINTZA
Zirimolak, Ikastolen aisialdi taldeak, datorren udarako aisialdi eskaintzan izena emateko epea zabalik izango du bihartik, martxoak 4, maiatzaren 14ra arte.
LAUDIO IKASTOLAREN ESKAINTZARAKO IZEN EMATEA AURKI ZABALDUKO DUGU ERE
LAUDIO TXIKI
ZULO ZULO ZULOTXO
0-1 urtean kantu kantari ibiltzen gara egunero. Gurekin aritu nahi?
Zulo zulo zulotxo,
ziza zi zizaretxo.
Sagarra jan ezkero,
zer jango amonatxok?.
ZULO ZULO ZULOTXO...
2 URTEKOAK LAMUZA PARKEAN
Eguraldi ona aprobetzatuz Laudioko parkeetan ibili gara 2 urteko haurrekin! hau goxamena! primeran pasatu dugu!
(Alexian erregistratutako mailako familien posta elektronikoentzako sarbide mugatuko edukia)
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
OLOTEKO ELKARTRUKEA MARTXAN
Atzo, martxoak 2, DBH1eko ikasleek Olotetik etorritako Petit Plançó eskolako ikasleei harrera beroa egin zieten.
BATXILERGOA
ARABA EUSKARAZ JAI ALAI MASTER SERIES, JAI ALAI LEAGUE-A: ESTATU BATUETATIK GASTEIZERA!
“Bueltan da Araba Euskaraz Masters Seriesa, zesta-puntaren urteroko hitzordu garrantzitsua”
Martxoaren 6, 13 eta 20an Gasteizko Olabe pilotalekuan Araba Euskaraz Master Seriesa jokatuko da, zesta-puntaren urteroko hitzordu nagusia Gasteizen.
Bazatoz?
DESKONTU KODEA SARRERAK EROSI GEHIAGO IRAKURRI