Euskal Herriko Ikastolen HIZPROren, Hizkuntz Proiektuaren ekimenez, Laudio Ikastolan bat egingo dugu familiak eleaniztasunean laguntzeko egitasmoarekin.
Horretarako, familiei Laudio Ikastolan bertan HIZPRO dinamikan ari diren irakasleekin elkarlanean aritzeko proposamena egiten diegu, hizkuntzen erabileran euskararen aldeko eragile bilakatu daitezen; hau da, Laudio Ikastolako familiak euskararekiko jarrera pro-aktiborako trebatu eta ahalduntzeko dinamika sor dezagun.
Ekimenak soziolinguistika eta atxikimendua ardatz izango dituzten bi prestakuntza saio eskainiko ditu eta trebakuntza saio bakoitzaren ostean Laudio Ikastolan izan dezakeen lurreratzea aztergai izango duen saioa ere deituko da.
WEBINAR TREBAKUNTZA SAIOAK
Trebakuntza saioak Ikastolan berton HIZPRO taldeko irakasleekin batera jarraitzeko aukera emango dugu eta Ikastolara bertaratu ezin dutenei on-line konektatzeko aukera eskainiko zaie.
1. saioa martxoaren 11n, asteazkena, 18:15etik 19:30era burutuko da Ikastolako Areto Nagusian “Familiak eta hizkuntzen garrantzia” titulupean, Paula Casaresek soziolinguistika adituak eskainita webinar formatuan.
Hilabete beranduago 2. saioa burutuko da, apirilaren 22an, asteazkena, “Familiak eta hizkuntzen atxikimendua” Kike Amonarriz soziolinguista eta dibulgatzailearen eskutik ordutegi eta kokapen berberarekin: 18:15etik 19:30era Areto Nagusian.
LURRERATZE SAIOAK
Trebakuntza saio bakoitzaren ostean, hurbildutako guztion artean berton jasotako proposamen eta argibideak Laudio Ikastolaren errealitatera egokitzeko saio bana burutuko dugu martxoaren 25ean eta maiatzaren 6an. asteazkenak, 17:00etatik 18:00etara.
Ekimenean parte hartuko duten familiek izena eman beharko dute otsailaren 18a baino lehen ondorengo galdetegiaren bidez, webinar trebakuntza saioen hizkuntza, euskara ala gaztelania, aukeratzeko eta saioetara era presentzialean ala on-line azalduko diren zehaztuz.