UDAKO ESKAINTZA
1.-Laudio Ikastola (EKE batzordea)
2.-Zirimola (Ikastolen Elkartea)
1) LAUDIO IKASTOLAREN ESKAINTZA
Laudio Ikastolako EKE batzordeak udarako ondorengo eskaintza prestatzen ari da:
MENDI EGONALDIA GORBEIAN (DBH3-DBH4)
Mendi egonaldiaren proposamena Goikoganek Gorbeiako Parke Naturalean duen aterpetxean egingo da. DBH 3. eta 4mailako ikasleentzat antolatutako ekimena da.
Egonaldia egiteko gutxienez 12 partaide egon beharko dira.
UDALEKU IREKIAK IKASTOLAN (HH3-LH2)
Udaleku irekien proposamena Ikastolan ekainaren 22tik uztailaren 10era garatuko da. Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 2. maila bitarteko ikasleei zuzendutako goizeko aisialdi zerbitzua da, 09:00etatik 13:00etara bideratuko dena. Izen ematea aurrerago zabalduko da.
TXANDAK
Udalekuak asteko erabilpena eskainiko du, asteroko kuota izanik.
1. astea 06/22-06/26
2. astea 06/29-07/03
3. astea 07/06-07/10
Bi aste edo gehiagotan parte hartuz gero, ordainketa errezibo ezberdinetan banatu ahal izango da.
ORDUTEGI OSAGARRIA
Beharrezko gutxieneko kopurua interesatuta egonez gero, ordutegi osagarria eskainiko da 8:00etatik 9:00etara, asteko kuota gehigarriarekin.
TALDEKATZEA
Taldea osatzeko gutxienez 10 lagun beharko dira.
Izena ematean ikasle bakoitzak parte hartuko duen asteak zehaztu beharko ditu.
Taldeak adin tarteen arabera antolatuko dira eta toki kopurua baino izen emate gehiago suertatuz gero, izen emate datak ezarriko du parte hartzeko ordena.
UDALEKU ITXIAK ZUHATZAN
Lehen Hezkuntzako 3.mailatik DBHko 4. mailara arteko ikasleentzako udalekua Zuhatza irlan burutuko dugu ekainaren 22tik (goizean joan) 26ra (bazkal ostean itzuli).
UDALEKU IBILTARIAK (DBH4/BATXI 1)
Udaleku ibiltarien proposamena ikasleentzat eta ikasleekin antolatutako ekimena izango da.
Interesa adierazi duten ikasleekin udalekuen nondik norakoak lotzen eta adosten joan ahala informazio zehatzagoa (kuota, kokapena...) emango da.
Helburuak
Ekintza hauek ondorengo helburu orokorrak izango dituzte:
- Dinamika eta jardueren bidez parte-hartzaileengan gozamena eta plazera sortzea.
- Partaideen arteko harremanak eta elkarlana sustatzea.
- Kideen parte hartzea oinarri izatea, udalekuetako subjektu aktibo bilakatzea.
- Askatasuna jolastu, sentimenduak azaleratu, naturarekin harremandu, haize freskoa arnastu, ikutu eta sentitzeko.
- Kideen artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
- Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
- Partaideen behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
- Part-hartzaileak protagonistak bilakatzea, beraien parte-hartzea oinarri izatea.
- Partaide guztiok udalekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
- Kideen eta familiei konfidantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.
2) ZIRIMOLAREN ESKAINTZA
Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldeak prestatutako UDAKO AISIALDI ESKAINTZA aurkezten dizuegu. Udaleku eskaintza anitz eta erakargarria, Ikastoletako haur eta gazteek uda euskaraz goza dezaten.
Izen-ematea irekita dago.
Udako aisialdi eskaintza Zirimolaren web gunean: