Skip to main content

2026/27 11 Eski egonaldia Aretten

Irudia
argitxo eskiatzen

OTSAILAREN 27 ETA 28AN DBH1ETIK AURRERAKO IKASLEENTZAT

Laudio Ikastolak Aretten asteburu osoko irteera antolatu du Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldearekin elkarlanean.

Eski asteburua otsailaren 27 eta 28rako programatu da. Irteera goizeko 05:30ean Laudioko insititutu aurreko bus geltokitik izango da eta Laudiora bueltan heltzeko ordua 21:00etarako aurreikusten da.

Partaideek eraman beharrekoa:
● Lehenengo eguneko bazkaria.
● Motxila txikia pistetara eramateko (eskiatzeko arropa, janaria...)
● Eguzki krema eta ezpain babeslea.
● Aterpetxean egoteko eta lo egiteko arropa. Baita lo zakua ere.
● Bestelako arropa: Anorak lodia /  -Garbitasunerako: eskuoihala, xaboiak, hortzak garbitzekoak,... / Betaurrekoak / Eskularruak / Txanoa / Eskiatzeko edo sirazko galtzak / Aldatzeko arropa.

● Nortasun agiria. Osasun txartela.

●Atzerrira bidaiatzeko baimena.

 

Ez eramatea gomendatzen da:
● Telefono mugikorra (ez da beharrezkoa eta eramatekotan bakoitza bere gauzen erantzulea da)
● Dirua

 

Ekintzak 230 euroko kuota izango du eta barne izango ditu forfaita, baliabide materialak (botak, eskia, kaskoa), 2 orduko prestakuntza egun bakoitzean, gaubela, asegurua, aterpetxea pentsio osoan,  hezitzaileak eta garraioa.

 

AURRETIKO IZEN-EMATEA

Aurretiko izen-ematea azaroaren 30ean itxiko da eta ondorengo formularioan egin beharko da:


Ekintza aurrera ateratzeko gutxienez 30 partaide beharko dira eta gehienez 50 onartuko dira. Gutxieneko kopurua ziurtatutakoan izena eman dutenek konfirmazio mezua jasoko dute emandako posta elektroniko kontuan eta gizarte seguratzako txartelaren kopia idazkaritzara helarazi beharko dute.  Europar osasun txartela izatea gomendatzen da. 

Estazioa zabalik dagoen bitartean eski programa mantenduko dugu.
Estazioak ixten badu (elur falta edo meteorologi kaxkarra medio), ez dugu eskiatuko, baina irteerarekin aurrera egingo dugu. Kasu honetarako B plan bat zehaztuko genuke.

Kuotaren kobraketa egiteko bi modu daude: 
1) Dena (230€) abenduko erreziboan.
2) Erdia (115€) abenduko erreziboan eta beste erdia (115€) otsaileko erreziboan.

 

BAJA IRIZPIDEAK

Abenduaren 14a (hau barne) baino lehen jakinarazitako bajei ez zaie kobratuko.

Abenduaren 15etik (hau barne) aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:

-%90a ez da kobratuko (hau da, %10a kobratuko da) ondorengo kasuetan, beti ere, agiri baten bidez frogatuta:

A) gaixotasun edo istripua, medikuaren froga-agiria behar da.

B) Joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria, beti ere justifikatuta badago.

-Baja aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80a kobratuko da.

 

Irudia
ESKI ASTEBURUA EKE

Azken zirkularrak

Olentzero eta Mari Domingi 2024
Gau Beltza / Altxa Burua familien akordioa / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Errigora / Zuberoako otarrak / Euskararen egunerko kamisetak / HHko jantokiko oharra / Totebag tailer berdinzalea / EHIren estrategia digitala…
Gau Beltza / Errigora / Zuberoako Ikastolen saskiak / Euskararen egunerako kamisetak / Jantokiko menua / Argitxo HHko ikasleen etxeetara / Sahara bidaiko gurasoen bilera