Skip to main content

BHko pedagogia terapeutiko irakaslea

Irudia
lan deialdia

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako pedagogia terapeutiko irakaslea behar du. 

Interesdunek lanpostuan aritzeko beharrezko gradua,  Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute.

Hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere. 

Bestalde,  %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan deialdi honetarako  izen ematea  2026ko martxoaren 4ra arte egongo da zabalik eta Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  laudioikastola.eus/lan-poltsa , bideratu beharko da.

Azken albisteak

Irudia
Ohi bezala, LH4ko ikasleek English arloko lehenengo unitatean ogia izan dute jorratzeko gaia.
LH1 eta LH3ko ikasleak Kontsumobidek bideratutako tailerretan aritu dira egunotan Ikastolan.
Bilbora egindako artearen historiari buruzko txangoa esperientzia zoragarria izan zen. Egun hartan, hiriko kaleetan barrena ibili ginen, eta antzinako eraikinak eta eskulturak ikusi genituen.