IkaSahara; TANTAZ TANTA ELKARTASUN UHOLDEA
GURE IKASTOLAK ELKARTASUNAK MUGARIK EZ DUELA ERAKUTSI DU
Ikastolak urteak daramatza Saharar herriaren aldeko ekimenetan parte hartzen edo hauek antolatzen.
Elikagai bilketa puntu izanez, elikagai bilketa txandetan parte hartuz, Sahara kolektiboarekin topaketak eginez, saharar erefuxiatuen kanpamentuetara elkartasun bidaiak eginez, nagusientzako pardelak edota eskola materiala bildu eta bidaliz, Sahara kanpamentuetan proiektu kooperatiboak martxan jarriz, babestuz, lagunduz eta mantenduz, azoka solidarioak antolatuz, etab.
Gero eta gehiago dira Sahararen alde Ikastolak egiten dituen keinuak. Hori ere bada gure Ikastolan saharar komunitatea handitzearen arrazoietako bat. Kulturartekotasunak eta elkartasunak aberasten gaituztela agerikoa da eta ikaSaharak bere baitan hartzen dituen ekimen guzti hauetan Ikastolak landu eta garatzen dituen zenbait balore indartzen dira.; elkartasuna, taldelana, … .
BILKETA ETA BIDALKETA
Aurten ere, Ikastolak komunitate solidarioa dela erakutsi du. Karabanan bidaltzeko elikagaien bilketan 360 kilotik gorako ekarpena egin du Ikastolak. Elikagaiz eta elkartasunez betetako 20 kutxa.
Lekaleak 7 kutxa
Arroza 3 kutxa
Pasta 5 kutxa
Azukrea 3 kutxa
Latak 2 kutxa
Horretaz gain, iaz bezala, Ikastolak errefuxiatuen kanpamentuetan babesten edo indartzen dituen proiektuak laguntzeko bilketa zehatza egin du.
Kasu honetan, Bucraako eguneko zentroko helduentzat pardelak bildu ditu, orotara 21 kutxa. Bestalde, Bucraako Madrasa Logroño ikastetxerako eskola materialez betetako 7 kutxa. Guztira 28 kutxa.
Ikastolan bildu diren 48 kutxa hauek, martxoaren 14an Donostitik abiatuko den ELKARTASUN KARABANAn joango dira.
Kutxa bakoitza guztion artean erein nahi dugun mundu bidezkoago baten hazia da.
ROAD TO BUCRRA
Bestalde, batxilergoko 1.mailako ikas taldea martxan da. Urtarrilean ekin zioten abenduan aurreikusten duten elkartasun bidaia prestatzeari. Erronka potoloa daukate.
Honezkero zabalkundea egin eta dirua lortzen joateko lehen ekintzak egin dituzte; San Blas azokako zozketa, Ikastolako aratuste jaian txosna… . Datozen egunetan euren berri izango dugu, besteak beste, elkartasun zinema bueltan izango dugu-eta. Hori eta gehiago iragarriko digute; kamiseta salmenta, Dolumin barikua, elkartasun askaria eta bingoa, etab. Prozesua bidaia bera bezain aberasgarria da, gozamena eta urduritasuna elkartzen dituen ikaskuntza.
Tantaz tanta gure herritik basamorturaino itxaropen zubi bat eraikitzen jarraituko dugu.
AZOKA SOLIDARIOA
Bukatzeko, aipatzea Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak azoka solidarioan murgilduta daudela. Azokan saltzen dituzten pintxo eta mokadutxoekin lortutako dirua Saharar herria laguntzeko ekimenetara bideratuko dute.
Elkartasuna da gure Ikastolan mugarik gabe hazten ari den baloreetako bat.