Skip to main content

2025/26 24 Korrika hasiera jaiara joateko txangoa

Irudia
korrika hasiera

Dakizuen bezala, datorren martxoaren 19an 24.Korrika abiatuko da.

Aurten, euskararen aldeko martxa erraldoi hau Atharratzen hasi eta Bilbon bukatuko da.

Duela bi urte bezala, Korrika hasieran egon ahal izateko autobus zerbitzua eskainiko dugu.

Martxoaren 19an Laudio Insitutuko autobus geltokitik abiatuko gara 09:30ean eta berton bueltan izango gara 22:30ean.

Euskararen lekukoa lehenengo kilometroetatik babestu nahi baduzu, ez galdu aukera.

Martxoaren 13ra arte txartelak erosteko aukera egongo da Laudio Ikastolako idazkaritzan, 20€ren truke. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:00etara.

ADINEZ TXIKIKOAK GURASORIK GABE ETORRIZ GERO

Adinez txikikoen kasuan, gurasorik gabe joan nahiko balute, muga pasatzeko (atzerrira bidaiatzeko) gurasoen baimena behar dute. Baimen hau online edota ertzaintzaren komisaldegian eskura daiteke.
Baimen hau egiteko komisaldegian ondorengoa eskatuko dizuete:
-Familia liburua eta gurasoak eta semea edo alaba joatea
-Gurasoen eta ikaslearen NA
-Bidaiaren ezaugarriak: Laudio-Atharratze 2026.03.19
-Telefonoa: 946726737
-Bidaiaren arduradunaren izena *

*Izapide hau egiteko, eke@laudioikastola.eus  posta elektronikoan eskatu arduradunaren datuak.

Eskuratu zure txartela lehenbailehen! Festa eta euskararen aldeko aldarria ziurtatuta daude.

Azken zirkularrak

26-27 ikasturterako argibideak / IkaSahara / Zuhatzako udalekuaren kronika / Ikasturteko argazki biludumak 0 urtetik LH6ra / LH4koen warming english ikastaroa / DBH3koen ekimena Hodeilargi elkartearen alde / Euskarak USaP…
Lehenengo egunean, irailaren 8an, LH1eko ikasleak esplanadako iturrian HHko tutoreekin elkartuko dira eta elkarrekin LHko tutoreak ezagutuko ditugu.
3, 4 eta 5 urteko geletan arituko diren familientzako argibideak.
Zerbitzu goiztiarra eta osagarriari buruzko informazioa.