
OROKORRA
EKE: UDAKO ESKAINTZA
Laudio Ikastolako EKE batzordeak udarako ondorengo eskaintza prestatu du;
- HH3-LH2: Udaleku irekiak Ikastolan
- LH3-DBH4: Udaleku itxiak Zuhatzan (BETETA)
- DBH3: Mendi egonaldia Goikoganeren Gorbeiako aterpetxean (BERRIA)
- DBH4: Udaleku ibiltariak kostaldean
TREBATU GURA(SO)
Hitzaldi zikloak aurrera darrai:
Apirilak 9: APUSTUAK ETA ZIBERSEGURTASUNA
Maiatzak 5: HAURTZAROA ETA PANTAILAK
Maiatzak 15: AUTONOMIA VS GAINBABESA


EKE: UDABERRILEKUAK
Apirilaren 28tik 30era udaberrilekuetan parte hartzeko izena eman duzuenok, gogoratu, ostegun honetan, apirilak 3, arratsaldeko 17:00etan bilera dagoela Ikastolako Areto Nagusian.
ARABA EUSKARAZ: ELKARREKIN MARTXA
Arabako Ikastolok "Elkarrekin martxa" antolatu dugu datorren apirilaren 6an, 11:00etan. Hiru ikastola izendatu dira ekimen bateratu honen antolaketa Aurrera eramateko. BASTIDA, ARGANTZUN eta ARESKETA. Gure kasuan, Amurrioko Aresketa Ikastolak antolatutako ibilbidean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

ITSASOTIK GEREZIONDORA
Pasa den asteazkenean, Itxasoren urtebetetzea ospatzen egon beharko genukeen egunean, Ikastolako lankideok omenaldi xume bat egin genion.
LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak lanpostu ezberdinetarako ordezkapen lanpoltsa ireki du:
-Garbiketa eta jantokiko hezitzailea
-Sukaldaria
-Haur Hezkuntzako irakasle edota hezitzailea.


ALTXA BURUA IKASTOLA
Aste honetako edukia...
"eta nire mugikorra noizko? denek dute nik izan ezik" zenbatetan galdetu digute hori seme-alabek? Helduagoak direnera arte itxaron nahi? Denon artean lor dezakegu!
Hartu bi mimutu eta Laudio Ikastolako Altxa Burua taldeak prestatutako dokumentua irakurri:
eta animatu galdetegia erantzuten!
LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki, 2 urte:
*Doña Ines eta Arroren ipuinaz gozatzeko prest? Ipuina bidaltzen dizuegu, familian goza dezazuen!
*Duela hilabete batzuk, irteeretarako baimena jasotzeko galdetegia bidali genizuen. Laster txango bat egitea aurreikusten dugu eta oraindik badira galdetegia bete ez duten familiak, hori dela-eta, berriz ere galdetegia bidaltzen dizuegu, bete dezazuen.
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza, 3 urte: oraingo proiektuan gorputza ezagutzen, bizitzen eta gozatzen ari gara. Helburu hau baliatuta, pausu bat haratago joan nahi dugu " Ni, nire garapenaren protagonista" lelopean. Bakoitzaren garapen motorikoa, elikadura eta autonomiaren jabe egin nahi dugu.
Hau aurrera eramateko, oraingoan ere bidelagun behar zaituztegu. Beraz, hasi zuen argazki artxibategia arakatzen... Jaiotzetik gaur egunera arteko (motorikoa, elikadura eta autonomia) garapena adierazten duten 4 argazki beharko genituzke. Mila esker zuon laguntzagatik!
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 6.maila: pasa den astean Arikala egitasmoari amaiera eman genion. Ikusi nahi?
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 1.maila:
*gogoratu datorren astelehenean Olotera goazela. Goizeko 8:00etan institutu aurreko bus geltokitik abiatuko gara.
*Ikasle laguntzaile programa: Ikasturte honetan ere Laudio Ikastolan Ikasle Laguntzaile programari hasiera eman diogu, aurreko urteetako esperientziari jarraipena emanez.
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 3.maila: gurasoekin izandako informazio bileran partekatutako aurkezpenak bidaltzen dizkizuegu.
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 4.maila: "Batxilergoa, hezkuntza formaletik haratago". Ikastolak hezkuntza formala eta ez formala uztartzen ditu. Ikastolan dauden aukerak ezagutu nahi?
BATXILERGOA
-Batxilergoa: "Batxilergoa, hezkuntza formaletik haratago". Ikastolak hezkuntza formala eta ez formala uztartzen ditu. Ikastolan dauden aukerak ezagutu nahi?