Skip to main content

Trebatu gura(so)

Irudia
HITZALDIA

TREBATU GURA(SO)

Laudio Ikastolak antolatutako "TREBATU GURA(SO)" hitzaldi zikloak aurrera darrai.  Guraso eskola honen bitartez gai ezberdinak jorratzen ari gara; euskara, mugak, mugimendu askea, gainbabesa, autonomia, zibersegurtasuna, pantailak, etab.

Hurrengo hitzaldiak hauek dira:  

Irudia
ZIBERSEGURTASUNA

APUSTUAK ETA ZIBERSEGURTASUNA

Apirilak 9, asteazkena > 17:00 > Areto Nagusia 

Saio honen helburuak apustuaren ondorioetaz kontzientziatzea, jokoa eta apustuak arrakastaren ideiatik eta irabazi errazak lortzetik bereiztea, eta arriskuaren pertzepzioa handitzea dira. Horretarako, bideojokoetan kasinoak eta apustuak nola integratzen diren, kirol apustuak eta beste apustu mota batzuk, baita ludopatia zein prebentzioa ere aztertzen dira.

IZEN EMAN

 

HAURTZAROA ETA PANTAILAK

Maiatzak 7, asteazkena > 17:00 > Areto Nagusia

Saio honetan 0 eta 6 urte bitarteko haurren garapenean pantailak ikusteak dituen ondorioak ikusiko ditugu. Halaber, familiek pantailekin duten harremanak interakzioen kalitatearekin eta txikienei eskaintzen dieten arretarekin nola eragiten duen ikusiko dugu, baita horrek dituen ondorioak ere. Familiek haurrekin eta pantailekin harreman osasungarria izateko irizpideak ezagutuko ditugu. 

IZENA EMAN

Irudia
HAURTZAROA ETA PANTAILAK
Irudia
AUTONOMIA ETA GAINBABESA

AUTONOMIA VS GAINBABESA

Maiatzak 15, osteguna > 17:30 > Areto Nagusia 

Mireia Centeno psikopedagogoaren eskutik. 

IZENA EMAN


 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.