Skip to main content

Arikala proiektua

Irudia
ARIKALA

ARIKALA PROIEKTUA

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek amaiera eman diote Arikala proiektuari.

Baina zer da Arikala?

Ikastolen Elkartea eta Euskaltzaindiaren arteko ikerketa bat da, euskarazko hizkera informalaren ingurukoa. Guztira Euskal Herriko 10 ikastolak parte hartu dute azken hiru ikasturteotan: Angelutik hasi eta Lapueblaraino; Lizarratik Bilboraino, Oiartzundik pasa eta Laudioraino; Iruñatik Irurara, Getxora eta Hendaiaraino iritsi dira Arikalatarrak.

Aurten, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleekin aritu dira etapa honetako nagusienak. Proiektuari bukaera borobila emateko, festa erraldoia antolatu zuten aurreko ostegunean, ederra izan zen! 

Atxiki dezagun mihian dugun altxorrik preziatuena eta eman diezaiogun hainbeste merezi duen tokia lagunartean. Arikalatu gaitezen eta Arikalatu dezagun! Ala, ala, ala Arikala!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.