Skip to main content

Itsasotik gereziondora

Irudia
ITXASO

ITSASOTIK GEREZIONDORA

Gaur, Itxasoren urtebetetzea ospatzen egon beharko genukeen egunean, Ikastolako lankideok omenaldi xume bat egin diogu; itsasotik gereziondora.

ITSASOA

Itsaso(a), maitasunez kutsatutako tantaz betetako oihal urdin erraldoia. Itxasoren irribarrea bezain zabala. Itsasoko olatuek, mendeetan zehar, istorioak ekarri eta eraman dituzte. Itsasoaren sakontasunean eta gure bihotzetan zurekin bizitako zenbait abentura gordeko ditugu, zelan ez. 

GEREZIONDOA

Abentura berriak sortuko dizkiguna. Zure ezpain gorrien koloreko tantak emango dizkiguna. Urtero maitasunez kutsatutako uzta dastatuko dugu. Zugatik eta zure omenez. Udaberriro, leihotik begiratu edota basora goazenean, haizeak askatutako hosto eta petaloen laztanak sentituko ditugu. 

TANTA URDINETATIK TANTA GORRIETARA

Itsasoa eta gereziondoa, biak ala biak, naturaren indarraren eta edertasunaren adierazpen dira. Itsasoa, indartsua, bestea, gereziondoa, ederra. Itxaso, zure isla.

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.