Skip to main content

Lan deialdia

Irudia
LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza osatu du:

 

HAUR HEZKUNTZAKO HEZITZAILE/IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesa dutenek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak garbiketa zein jantokiko hezitzaile lanetan aritzeko lanpoltsa osatu nahi du (denboran luza daitezkeen ordezkapenetarako). Interesa dutenek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.

 

SUKADARI LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak sukaldari lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko ondorengoa beharko dute:

-Sukalde zuzendaritzako goi mailako titulazioa.

-B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa.

-Elikagaiak manipulatzeko karneta edo ziurtagiria.

 

Lan eskaintza hauetarako sexu deilutuen ziurtagiri negatiboa izatea beharrezkoa da eta Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.

Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Bukatzeko, lan deialdi hauetarako Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus, bideratu beharko dira .


 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.