Skip to main content

Astekaria 2024.10.15

Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA

BERDINTASUN FOROA

Abian da Ikastolako Berdintasun Topagunea. Ikasturte honetako lehen bilera urriaren 29an, asteartea, 16:30ean idazkaritzako bilera gelan izango da. Berdintasun topagunea hezkuntza komunitatea, ikasle, guraso eta langileak, Ikastolako Hezkidetza plana sortu eta garatzeko lan taldea da.

Betiko moduan bilera irekia da eta Ikastolako kide guztiok berton parte hartzeko aukera dugu. Animatzen?

2024/25 ikasturteko bilerak, denak asteartez eta 16:30ean:

-Urriak 29

-Azaroak 26

-Abenduak 17

-Urtarrilak 28

-Otsailak 25

-Martxoak 25

-Apirilak 15

-Maiatzak 27

 

GAU BELTZA

Aurten ere, Laudio Ikastolak, herriko beste eragile batzuekin Gau Beltza antolatu du.

 

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

Euskararen eguna heltzear dago eta Kontseiluak "Euskaraz bizi nahi dut" kamisetak salgai jarri ditu.

 

ARABA EUSKARAZ

Pasa den astean 2025eko Araba Euskaraz jaiaren aurkezpena egin zen. 

 

LAN DEIALDIA

Bigarren Hezkuntzan Orientatzaile bezala aritzeko ordezkapen lan poltsa osatu nahi du.

 

SOLDATEN EKIPARAZIOA

Gaur Gobernu Batzordean, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aldatzeko legea onartu du. Bertan, Ikastoletako hainbat irakasleen soldaten ekiparazioren bidea hasteko diru partida bat onartu zelarik. 

Horren harira pare bat dokumentu helarazi nahi dizkizuegu:

 

LAUDIO TXIKI

 

 

HAUR HEZKUNTZA

-Haur Hezkuntza, 3, 4 eta 5 urte:

Laster Argitxoren egonaldiak hasiko dira eta panpina etxez-etxe arituko da.

 

-Haur Hezkuntza, 3, 4 eta 5 urte:

Haur Hezkuntzako artistek egindako lehen artelana ikusi duzue?

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza, 4.maila:

Espejon izandako barnetegiko argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.

 

-Lehen Hezkuntza, 6.maila:

Barrian izandako barnetegiko argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.

 

-Lehen Hezkuntza, 5. eta 6.maila:

Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, ostegunetan, 16:30etik 17:30era bertso eskola eskainiko da.

 

DBH

-Bigarren Hezkuntza:

23/24 ikasturtean erabaki bezala, DBH eta Batxilergoko ikasleei nahita eragindako kalteak ordaintzeko 10€ko fidantza aste honetan kobratu zaizuela jakinarazi nahi dizuegu. Fidantza hori erabiltzen ez bada, itzuli egingo da.

 

BATXILERGOA

-Batxilergoa:

23/24 ikasturtean erabaki bezala, DBH eta Batxilergoko ikasleei nahita eragindako kalteak ordaintzeko 10€ko fidantza aste honetan kobratu zaizuela jakinarazi nahi dizuegu. Fidantza hori erabiltzen ez bada, itzuli egingo da.

241016_IkastoletarakoOharra_LAB.pdf
PO_241016_SoldatenEkiparazioa.pdf

Azken zirkularrak

Euskararen astea / Lan deialdia / DBH4koen moda desfilea / 2026ko egutegia / Altxa Burua hitzaldia / Ikusgela bideo eskaintza / Katalogoa / Euskalgintzaren boletina / Hizkuntzak ikasteko bekak / Orientazio azoka
Euskararen Nazioarteko eguna / Lan poltsa / Ikastolako egutegia / Durangoko Azoka / Argitxo Ikastolan / Negulekuak / Eski irteera / DBH2koen zozketa Palestinarn alde
Ikastolako egutegia / Aiaraldeko euskararen eguna / Jantokiko menua / Oparietarako aholku gida / Sahararako elkartasun bidaia /Argitxo etxeetara / Araba Euskaraz
EHIKko neguko katalogoa / A20 haurren nazioarteko eguna / A25 indarkeria matxista ezabatzeko eguna / Aiaraldeko euskararen eguna / Zuberoako Ikastolak / Ziburuko Ikastola