Skip to main content

HHko artistak

Irudia
ARTE KOOP

Ikasturtea hasi da eta hasierarekin batera, Haur Hezkuntzako ikasleak arte kooperatiboan murgildu dira. Lehendabiziko honetan Vasili Kandinski margolari errusiarraren lanak imitatzen saiatu dira, koloretako zirkuluak eta bizitzaren zuhaitza uztartuz.

Kandinski XX.mendeko artistarik ospetsuenetako bat izan zen, pintura abstrakzioaren aintzindari izan zen.

Baina zer da pintura abstrakzioa?

Arte abstraktua mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen artea da, kolorea eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. Arte abstraktuak artelanaren alderdi kromatiko, formal eta estrukturalak nabarmentzen ditu eta beraiek indartuz hauen adierazkortasun-indarra agerian uzten du, betiere, modelo eta forma naturalak imitatu gura izan gabe.

Haur Hezkuntzakoek egindakoa ikusi duzue?

 

 

Azken albisteak

Gau Beltza / Altxa Burua familien akordioa / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Errigora / Zuberoako otarrak / Euskararen egunerko kamisetak / HHko jantokiko oharra / Totebag tailer berdinzalea / EHIren estrategia digitala…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.
Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.