Skip to main content

2024/25 08 Euskaraz bizi nahi dut materiala

Irudia
Euskaraz bizi nahi dut

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu euskaltzale guztiok eta, nola ez, data horietan ekitaldi ezberdinak izango ditugu Ikastolan, Laudion eta eskualdean.

Asmo horren ikusgarritasunean eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, urteroko erronka luzatzen dizuegu: Kontseiluak ateratako "Euskaraz bizi nahi dut" lelodun kamisetak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horretan zein bestelakoetan janzteko.

Aurtengo eskaintzan kamiseta gorriak (haurrak ) eta granateak (helduak) "Etorkizuna amestuz" leloarekin, botila,  bokata zorroak eta oihalezko poltsak ere badaude.  

Eskaerak ondorengo formularioan jasoko ditugu azaroaren 6ra arte. 

Kamiseta guztiek 12 euroko prezioa dute, botilek 8 euro eta poltsek zein bokata zorroek 6 euro. Egindako erosketaren kobrantza azaroaren 15ean jaulkiko den erreziboan azalduko da. 

Azken zirkularrak

Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…
Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera