Skip to main content

Argitxo eta Euskararen kriseilua etxeetara

2024/10/14
Irudia
ARGITXO ETA KRISEILUA

ARGITXO ETXEETARA

 

Laster Argitxoren egonaldiak hasiko dira Haur Hezkuntzan (3, 4 eta 5 urte),  panpina etxez-etxe arituko da.

Argitxoren bisita etxean ekintzaren bat burutzeko erabiltzea proposatzen dizuegu. Edozein motatako ekintza izan daiteke; bainuaren orduan, afaltzeko tartean, ipuina kontatzean... une edo egoera horren argazki bat egin eta gelara ekarri behar duzue. Ekintza honek bi helburu ditu, alde batetik, haurrak gelakideei argazkian ikusten dena kontatzea eta beste alde batetik proposatzen dizuegu Argitxoren bisita ostean, ikastolara bueltatu baino lehenago esalditxo bat idaztea, Argitxo etxean izateak zer  sortazi dizuen adieraziz. Esaldia eskuz idatzita egon behar da eta familiakideek sinatu behar dute. Ziur gaude umeen laguntzarekin primeran egingo duzuela!

Ekimena burutu ahal izateko, Argitxok bi gau emango ditu etxe bakoitzean, hortaz,astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira bidaiatxoak.

Erronka: etxeetan euskararen erabilera sustatzea. Prest? 

 

EUSKARAREN KRISEILUA

Etxea ezinbesteko gunea da hizkuntzaren transmisio eta sozializaziorako. Kalean, eskolan eta etxean, hurbiletik egiten da transmisio hori: hizkuntza jaso, bizirik mantendu eta hurrengoei pasatzeko ardura partekatzen dugu guztiok.


Kriseiluaren suak hizkuntza irudikatuko du eta su hori piztuta mantendu eta denon artean zaintzeko beharra irudikatzen du Euskararen Kriseiluak. Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleen etxeetan barrena ibiliko da Kriseilua, txandaka.


Bi gonbidapen egin nahi dizkizuegu familiei:
1. Euskararen sua bizirik mantentzea, astebetez Kriseilua zaindu eta hizkuntza ahalik eta gehien erabiliz.
2. Etxekoen hizkuntza ohituren gainean elkarrekin eta familia giroan hausnartzea.


Parte hartzeko, izena eman beharko duzue, eta horretarako galdetegi bat bete. Sartu https://kriseilua.topagunea.eus/ web-orrian HERRIAK atalean aukeratu LAUDIO, eta behin herriko orrialdean, sakatu PARTE HARTU botoia. Izen-ematea, urriaren 1etik 14ra bitartean egin beharko duzue.

Kriseiluak txandaka eramango dituzte haurrek etxera, urriaren 25etik azaroaren 29a bitartean, eta aste bete egongo da familia bakoitzarekin.
Egitasmoari amaiera emateko familia guztiak elkartuko gara eta ospakizun jaia egingo dugu azaroaren 29an Lamuza parkeko Kasinoan 17:30ean.
 

 

 

Azken albisteak

2024-11-20
Ikastolatik palestinar ume eta nerabeekin elkartasuna.
2024-11-18
Trebatu gura(so) hitzaldi zikloaren lehen solasaldia Kike Amonarriz Gorriarekin.
2024-11-15
"Hablar porno hablar" proiektua DBH3 eta 4koentzat
2024-11-12
Lehen Hezkuntzako 4.mailakoak igerilekuetan.