Skip to main content

2024/25 09 Gau beltza

2024/10/14
Irudia
GAU BELTZA

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!

Urriak 31 betidanik izan da gau berezia. Europa osoan gau hau modu berezian bizitzeko hainbat istorio eta usadio daude eta Euskal Herrian ere hala ospatu izan da “Gau beltza”.

Jendartean gero eta hedatuago dago Halloween jaia. Ospakizun hau Estatu Batuetakoa dela uste badugu ere, Eskoziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingelesezko “All Hallows Even” hitzetatik dator. Azken esaldi honek santu guztien gauari egiten dio erreferentzia. Tradizioaren jatorria begiratzeko aldiz, Irlandara jo beharko genuke, gau horretan zeltek udari agur esaten zioten eta neguari ongi etorria eman.

Eredu angloxajoniarreko “Halloween” ohitura gureganatu dugu eta gaur egun haur, gazte zein familiak mozorratuta goxokiak eskatzen ikustea ohitura bihurtu da.

Baina zergatik ez dugu bertakoa berreskuratzen? 
Jaiek egunerokotasunarekin apurtu eta ohiturak berreskuratzeko zein egunerokotasunera moldatzeko aukera ematen digute. Ehunka lekukotzek adierazten duten bezala, Euskal Herrian eta Aiaraldean ere, domu santu bezpera aspaldi ospatu izan da.

Ospakizuna hiru aldagai nagusiren bueltan egituratzen zen;
- Alde batetik, kalabaza eta arbien erabilpena, hustu eta kandelekin apainduta, kale eta baserri-bideetan jartzea.
-Bestetik etxeko trapu zaharrekin mozorratzea, nork bere burua estali eta, anonimotasuna eskuratuta, herritarren artean beldurra hedatzea.
-Eta azkenik, kantu-eskean ibiltzea etxez-etxe, jakiak eta goxokiak eskatuz.

Gau beltzarekin erritu ezberdinak ezagutu izan dira. Neguari ongi etorria emateko baliatzen da. Neguak, urtearen heriotzak, uzta bilketak, hildako senideen oroimenak… barrura begirako ariketan jartzen gaitu. Bestalde, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkarri beldurtuz jolasean aritzeko parada ematen digu.

Gurean ere badira pasarteak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak. Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean, aurten ere GAU BELTZA jai herrikoi bihurtzeko asmoz egitarau oparoa osatu dugu elkarlanean eta euskara ardatz. Antzinako testigantza eta bizipenak kontuan hartuta, guretik nahi dugu Gau Beltza ospatu.

Basalarrina, Kirikino aisialdi taldea,  Lamuza eskolako guraso elkartea, Latiorro ikastetxeko guraso elkartea, Sorginlarren eta Laudio Ikastolak ondorengo egitarau oparoan parte hartzera animatzen zaituztegu:

 

EGITARAUA

Etorri etxeko trapu zaharrekin mozorratuta!

 

18:00etan TAILERRAK Lamuza Parkean (eguraldi txarra egitekotan, Herriko Plazako arkupetan)

Beldurrezko makilajea, kondairak, mozorro eta txapa tailerra.

19:30ean BELDURREZKO KALEJIRA Lamuza Parketik Herriko Plazara (eguraldi txarra egitekotan, Aldai Plazara)

...ondoren, sua, dantzaldia, txokolatada...

eta abenduan Saharara elkartasun bidaia egingo duen BUCRAA taldeak antolatuta, bokata salmenta eta Jimenaren kontzertua.

 

Irudia
BUCRAA GAU BELTZA

Parte hartu!

 

ESKAERA

Gau beltzeko jarduerak burutu ahal izateko, etxean dituzuen arrautza-ontziak edota oihal zuri zaharrak (maindireak, gortinak...) ekartzea eskertuko genuke. Hauek idazkaritza aurrean utzi ahal izango dira, bertan horretarako prestatutako kutxetan.

 

Etxeko trapu zaharrak jantzi

aurpegia estali eta euskaraz bizi!

Pdf galeria
Gau_beltza_2024_KARTELa.pdf

Azken zirkularrak

2024-11-19
Astekaria 2024.11.19
2024-11-18
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.
2024-11-15
Olentzero eta Mari Domingi 2024
2024-11-12
Astekaria 2024.11.12