URRIAREN 30EAN BELDURRAK UXATZEKO PREST?
Ate joka dugu aurtengo gau beltza eta Ikastolan zein herrian hainbat ekimen burutuko ditugu jaia ospatzeko.
IkaSahara PROIEKTUAK ERRONKA BERRIAK PROPOSATU DITU
Gure ikastolako ikaSahara proiektuak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Saharar herriarekin dugun elkartasun-harremanean. Azken asteotan egindako lanari esker, hainbat berri on eta datozen asteetarako deialdi bat helarazi nahi dizkizuegu.
IRAKURRI HEMEN
ERRIGORA EKIMENAK EUSKARARI PUSKA KANPAINA BURUTUKO DU URRIAREN 22TIK AZAROAREN 12RA
Martxan da Nafarroako hegoaldeko Ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldia euskara plazara ekimena ekonomikoki babesteko kanpaina. Ohiko otarrekin batera, Lodosako Ibaialde Ikastolaren aldeko egutegiak, landatu daitezkeeen orriz osatutakoak, erosi ahalko dira.
Betiko moduan, Laudio Ikastola banaketa gunea izango da
WEBINAR SAIOAK: FAMILIAK ERAGILE HIZKUNTZEN ERABILERAN
Pasa den ikasturtean abiatutako dinamikari helduz, Ikastolen Elkarteak saio telematiko bi antolatu ditu familia esparruan euskara sustatzeko asmoz.
Gorde datak:
AZAROAREN 17AN 18:00-19:00 euskarazko saioa
ABENDUAREN 15EAN 18:00-19:00 gaztelaniazko saioa
Aurki saio bietan Ikastolan bertan parte hartzeko hitzordua luzatuko dugu.
LAN ESKAINTZAK
Mantenimendu-lanetako arduraduna
GZAM eta Biologia irakaslea
JANTOKIKO MENUA NAOS GOMENDIOETARA EGOKITU DUGU
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak bere albiste boletina argitaratu berri du.
IRAKURRI HEMEN
KATUKAKO GURASOEN BILERA, URRIAREN 21EAN, ASTEAZKENA, 17:00ETAN LAUDIO TXIKIN
KATUKAKO ETXEKOTZE GARAIRAKO PAUTAK
Ikastola gure haurrentzako aldaketa handia da eta badakigu familientzat ere prozesu zaila eta berria dela. Garai honetan garrantzitsua izaten da konfiantza izatea, espazioan, bertan dauden helduengan eta batez ere gure haurrengan.
ZERGAITIK KOSK EGITEN DUTE HAUR TXIKIEK?
Haur hezkuntzako etapa honetan ohikoa da haur batzuek beste haurrei koska egitea. Honek sor ditzazkeen kezkak argitzen laguntzeko hausnaketa partekatu nahi dugu familiekin.
LH2KOAK LAUDIOKO LIBURUTEGIA EZAGUTZERA HURBILDU DIRA
ZUZEN AHOLUKARITZA ZERBITZUA MARTXAN URRIAREN 27TIK AURRERA
Laudioko Udalak eskainitako Zuzen aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da ikastolan bertan, bai DBHko zein Batxilergoko ikasleentzat.
Zerbitzu honen helburua da ikasleei laguntza eskaintzea esparru pertsonalean edo emozionalean, konfiantzazko espazio bat eskainiz. Aholkularitza behar duten ikasleek tutorearen bidez eska dezakete hitzordua.
IRAKURRI HEMEN
AISIALDI HEZITZAILE TITULUA LORTZEKO IKASTAROA BURUTUKO DUGU LAUDIO IKASTOLAN BERTAN
Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak eskainitako ikastaroa da, 2028an 18 urte beteko dituzten gazteentzat (aurten Batxiergoko 1. mailan hasi direnentzat).
ZUZEN AHOLUKARITZA ZERBITZUA MARTXAN URRIAREN 27TIK AURRERA
Laudioko Udalak eskainitako Zuzen aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da ikastolan bertan, bai DBHko zein Batxilergoko ikasleentzat.
Zerbitzu honen helburua da ikasleei laguntza eskaintzea esparru pertsonalean edo emozionalean, konfiantzazko espazio bat eskainiz. Aholkularitza behar duten ikasleek tutorearen bidez eska dezakete hitzordua.
IRAKURRI HEMEN
ELKARTASUN BIDAIA- GURASO BILERA
Abenduaren 4tik 12ra saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatuko duten familiekin, eta ikasleekin, bilera egingo da.
Urriak 28, asteazkena
17:00
Aretoan
Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.
AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU:
2026.10.13 ASTEKARIA