
OROKORRA

IKASTOLAKO ARROPA ESKAINTZA
Ikastolak kamiseta eta izerditako berriak atera ditu. Orain erosi eta Ikastolako jaian jantzi!
Eskatu maiatzaren 9a baino lehen!
IKASTOLAKO JAIA
Dakizuen moduan maiatzaren 24an Ikastolako jaia egingo dugu, eta honezkero baditugu zenbait kontu prest:
-BAZKARIRAKO TXARTELAK salgai (maiatzaren 6tik 15era)
-ZOZKETAKO BOLETOAK eskuragarri (maiatzaren 6tik 21era)
-TXANDETAN IZENA EMAN galdetegia (maiatzaren 15a baino lehen bete)


EKE: ERMUALDERA GOAZ?
Aurten ere, maiatzaren 26an Ermualdera joateko txangoa antolatu du EKE batzordeak. Eguraldiak laguntzen badu, gurekin etorri nahi?
ikaSahara FURGONETA
Martxoaren 6an Ikastolatik Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara abiatutako furgoneta martxoaren erdialdean heldu zen, baina Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek prestatutako ikas-materiala pasa den astean banatu zuten Bucraa herriko eskolan.

ALTXA BURUA IKASTOLA
Aste honetako edukia...
Mila esker mugikorrei buruzko familia akordioaren galdeketa bete zenuten guztioi! LH mailen artean %41ak erantzun duzue eta gehiengo oso zabalak beren seme-alabei mugikorra atzeratzeko konpromisoa hartu duzue!
Ikastolako Altxa Buruatik galtza bete lan izango dugu familia guzti hauen kezka eta nahiak aurrera eramateko datozen ekintzak prestatzeko. Ikusi xehetasunean eta mailaz maila emaitzak:
IKUSI
Adi egon datozen ekintzei!
ARABA EUSKARAZ: TONBOLA
HUSTU GANBARAK ETA ARMAIRUAK ARABA EUSKARAZEN ALDE!
Ekainaren 15ean, Araba Euskaraz, Arabako Ikastolen jaia, ospatuko dugu
Olarizun. Aurtengo helburua Bastidako Ikastola laguntzea izango da, baina
antolaketa lanak Arabako 8 ikastolen artean burutuko ditugu berriro ere.
Ekintza aurrera ateratzeko, Ikastolako komunitate osoaren laguntza
ezinbestekoa izango dugu. Hori dela-eta, parte hartzeko deialdia luzatzen
dizuegu: ekarri Ikastolara etxean erabiltzen ez dituzuen baina oraindik
erabilgarri diren liburu, opari, mozorro, jolas zein bestelako tresna eta tramankuluak. Hauekin tonbolarako sari zerrenda osatuko dugu.
Materialen bilketa Ikastolaren sarreran egingo da maiatzaren 15era arte.


MAIATZEKO MENUA
Jangelako lantaldeak prest dauka maiatzeko menua.
Infoguneko "jangelako menuak" atalean ikusgai dago.
LAN DEIALDIA
Laudio Ikastola DBHn Pedagogia Terapeuta bezala aritzeko ordezko bila ari da.

LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki, 2 urte: Udaberriko oporrak hastear daude eta egun hauetan Ikastolako zatitxo bat zuekin egoteko argazki bilduma partekatu dizuegu.
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza: Udaberriko oporrak hastear daude eta egun hauetan Ikastolako zatitxo bat zuekin egoteko argazki bilduma partekatuko dizuegu.
-Haur Hezkuntza, 4 urte: lau urtekoak gorputza lantzen ari dira eta horretarako Miren Urkijo fisioterapeutaren bisita izan zuten; masajeak eta zentzumenak.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 1.mailatik 5.mailara: generoa, hezkidetza eta aniztasuna landu dute azken egunotan izandako tailerretan.
-Lehen Hezkuntza, 4.maila: pasa den astean Guggenheim museora joan ziren, Bilbon egunpasa eginez.
-Lehen Hezkuntza, 5.maila: pasa den astean Bastidan egon ziren, Arabako Ikastolen topaketan.
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 4.maila: sorkuntza landuz bi proiektu ezberdin garatu eta oholtzaratu dituzte ikasleek. Kantu errebeldeak Faktorian eta Garenetik (hel)mugara errezitaldia Kasinoan.
BATXILERGOA
-Batxilergoa, 2.maila: biologiako ikasleak Galdakaoko ospitaleak antolatutako ate irekietan egon ziren.