Skip to main content

2024/25 33 Ikastolako jaia

Irudia
argitxo jaietan

LAGUNTZAILEEN ANTOLAKETA

Aurreko astekarietan adierazi bezala, maiatzaren 24an Ikastolako Jaia ospatuko dugu. Hori dela eta antolaketa lanetan lagunduko duen pertsona taldea osatu behar dugu.

Behar diren zeregin ezberdinetan, bezperako muntaketan, txosnan, bazkarian, garbiketan... izena emateko formularioa sortu dugu horretarako. Eman izena maiatzaren 15a baino lehen, ahalik eta lasterren txandak antola ditzagun:

 

 

HURRENGO BILERA

Bestalde, jaiaren antolaketan sakontzen jarraitzeko hurrengo bilera maiatzaren 6an, 16:30ean egingo da. Etor zaitez!

 

HERRI BAZKARIA

Aurtengoan denok batera, ikasle , guraso eta langileak, bazkalduko dugu bigarren hezkuntzako kiroldegian.

Txartelak Idazkaritzan salgai izango ditugu maiatzaren 6tik maiatzaren 15era arte.

 

Menu bakarra izango da: indabak sakramentuekin edo azarekin. Postrea eta kafea.

Prezio bi egokitu dira eta idazkaritzan eskudirutan edo errezibotik ordaintzeko aukera dago:

Ikastolako ikasleak: 8€.

Gainontzekoak:  15€

 

Egitaraua osatuko duten gainontzeko ekintzen berri aurrerago emango dugu.

 

IKASTOLAKO ZOZKETA

Ikastolako hornitzaileek emandako ekarpenekin lortutako sariak banatuko dituen zozketa egingo dugu Ikastolako jaian

Ikastolako Bazkideen Batzarrak adostutakoari helduz, zozketa antolatuko dugu maiatzaren 24an.

Ikastolako hornitzaile ezberdinei diru laguntza eskatu zaie. Laguntza horiek zozketako sariak erosteko erabiliko dira eta 3 sari izango ditugu:  2.000€ko bidaia, 500€ko bidaia eta opari bonoa Azul Marino bidaia agentzian.

 

TAKO BANAKETARAKO EPEA

Ikastola osatzen dugun familia orori zozketarako tako bana egokituko zaigu, eta berau saltzeko SAIAKERA egitea ESKATZEN dizuegu Artezkaritza Batzordetik.

Zozketarako boleto takoak idazkaritzan banatuko ditugu maiatzaren 6tik maiatzaren 21era arte.  Tako bakoitzak 25 papeleta izango ditu. Papeletaren prezioa 1€koa izango da. Beraz, tako osoaren balioa 25€koa izango da. Zozketaren kobrantza maiatzeko erreziboan azalduko da.

 

Ekimen honetan parte hartu nahi ez duen familiak takoa ez jasotzeko aukera izango du maiatzaren 12ra arteko epean (maiatzaren 12a barne). Horretarako idazkaritzan idatziz adierazi beharko da (eredua behekaldeko dokumentuan). Aukera hau erabiltzen  duten familiei EZ zaie EZER KOBRATUKO, baina ezinbestekoa da idazkaritzan komunikatzea, bestela takoa jasotzen ez duten familiek berdin berdin parte hartuko dute zozketan.

 

Edozein familiak egokitu zaion zozketa takoa baino gehiago sal dezake, horretarako soberan dauden takoak idazkaritzan lor ditzakete.

 

Bide batez, norbaitek diru iturri hauek areagotuko dituen edozein ekimen planteatuz gero, Ikastolatik berauek bultzatuko ditugula ziurtatzen dizuegu.

 

Mila esker aldez aurretik!

IKASTOLAKO ZOZKETA uko dokumentua.docx.pdf

Azken zirkularrak

Orain erosi eta Ikastolako jaian jantzi!
Astekaria 2025.04.16
Maiatzaren 26an Ermualdera joan nahi?
Astekaria 2025.04.08