Skip to main content

DBH4koek sormen-sena piztu dute

Irudia
ERREZITALDIA

SORMEN-SENA GARATZEN

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.mailako ikasleek, gelaka, ez-ohiko proiektu bana burutu dute. Hilabeteetako lana izan da, baina emaitza ikusita merezi izan duela esan daiteke.

 

KANTU ERREBELDEAK

Bigarren hiruhileko proiektu gisa jaio zen "Kantu errebeldeak" ekimena. 

"Pentsatu genuen: zergatik ez sortu zerbait praktikoa, sortzailea, dibertigarria eta era berean konprometitua? Horregatik, kantu errebelduen bidez gizarte arazoak aztertzea eta salatzea aukeratu dugu. Hala ere, euskara eta euskal kultura guregana nola iritsi diren aztertzen aritu gara, baina gure helburu nagusia gazteok hain baliaezinak ez garela erakustea izan da".

Emanaldia, martxoaren 27an, Faktorian eman zuten. Partekatu zituzten abestiek funtsezko gaiak jorratzen dituzte: langile klasearen borroka, euskara, gazte estereotipoak eta matxismoaren aurkako borroka. Letra horietako bakoitzak, istorio bat kontatzeaz gain, gure jendarteak dituen erronkei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.

GIDOIA

 

Musikaren bidez askatasunerako eta eraldaketarako bidaia eskaini zuten;

Ikusi mendizaleak: natura. Zergatik? gure nortasun kulturala ospatzeko, mendiari diogun maitasuna bezalako elementu bereizgarriak erabiliz.

Aurre egingo dizuten emakumeek: feminismoaren irudia eta emakumeen aurkako indarkeria salatzen du.

Izenez eta izanez: kartzelako errealitatea eta tortura jorratzen dituena, memoria historikoa piztu nahian.

Zapaladuen olerkia: errepresioa da, langileriaren errepresioa. Abestiak bestearen egia ulertzeko zailtasunaz eta sufritzen dutenen ikuspegitik istorioa kontatzearen garrantziaz hitz egiten du. Kantuan, langileen borroka eta langileek jasandako mina dira aipatutako gaiak.

Loretxoa: askatasuna.

Txoria txori:  abesti honek horrelako galdera sakon bat planteatzen du: txori bati hegoak moztuko zenizkioke ala hegan egiten utziko zenioke? 

 

ARGAZKIAK

 

 

GARENETIK (HEL)MUGARA

Ikastolan izandako ibilbideari  "itxiera" moduko bat eman nahian sortutako ideia izan da apirilaren 4an Kasinoan eskainitakoa. Heldu izateko mugara, zirenetik, zintzotasunetik, idatzitako testuak dira. 

Testuak bakarrik ez,  erakustaldi bat egiteko eta eskena guztiak elkartzeko beharrezkoak diren lotuneak, detaileak... bildu dituzte.

TESTUA

 

Liburuetan murgiltzean, batzuetan gure burua definitzen dituzten istorioak topatzen ditugu. Y este recital pretende ser precisamente esto, un libro abierto. Nor diren, zer desio duten, zerk beldurtzen dituzten, zer maite duten, zein etorkizun marrazten duten… zalantzan jartzen dutenen ahotsak entzungo dituzue. Son adolescentes, que, como Alicia en el País de las Maravillas, han detenido el reloj para preguntarse si el viaje que iniciaron hace quince años les está guiando a través del camino correcto. Disidenteak, su-eragileak, inkonformistak, errebeldeak, kuriosoak, ausartak, introspektiboak, sentiberak… Ez dago baldosa horidun biderik euren motxilan. Ezta Untxi Zuririk. Tampoco pretenden dibujar el mapa que les dirija a ninguna Ítaca. Haiek baino ez dira: jóvenes intentando hacer poesía. “Garenetik (hel)mugara”, desde el libro abierto que son ahora mismo. Ongi etorriak gure “lurralde miresgarrira”. Bienvenidos/as al mundo de Alicia.

Sei gai oinarri hartuta, ibilbide hori hitzez, irudiz, mimoz eta sentimenduz jantzi dute;

PROZESUAREN BIDEOA

 

Nor naiz: ...Gorputz berdinean, pertsona ona eta txarra....

Bakardade bat: ...Bakardadeak ez du atea jotzen, ez du abisatzen....

Maitasun bat: ...Detaile txikietan gordeta dago maitasuna...

Beldur bat: ...Gau eta egun jarraitzen zaituen sentimendua, beldurra...

Etorkizun bat: ...Ametsetik esnatzean...

Agur bat: ...Ez dut betiko agur esan nahi...

 

ARGAZKIAK

 

Itzela izan da. Eskerrik asko eskenatokira igo zareten ikasle guztiei eta prozesuan ezinbestekoak izan diren Juankar eta Nahikari irakasleei ere!

KANTU ERREBELDEAK Emanaldiaren aurkezpena - gidoia.pdf
GARENETIK (HEL)MUGARA_ DRAMATURGIA.pdf

Azken albisteak

DBHrako PTa.
Batxilergoko 2.mailako ikasleak Galdakaoko ospitalean.
Miren fisioteraupetaren bisita.
LH1etik 5era, Elkarrekin eta Aniztasunean programak.