Skip to main content

Generoa, hezkidetza eta aniztasuna

Irudia
AGLE

GATAZKAK ETA GENEROA

Arabako Gizarte Lanerako Elkartearen (AGLE) bidez, Lehen Hezkuntzan tailer ezberdinak burutu dituzte. 

 

ANIZTASUNEAN HEZTEN PROGRAMA

GENERO ANIZTASUNAREN ALDEKO HEZIKETA

LH 1

Hezkuntza arloak garrantzi handia du aniztasunarekiko errespetua lantzeko orduan, horregatik zenbait ekintza egin behar dira, helburu nagusitzat prebentzioa eta sentsibilizazioa dutelarik. Garrantzi handikoa da haurrak direnetik heziketa hau izatea, batez ere, beraien garapen pertsonalerako. Hezkuntza sisteman zenbait ekintza egin beharko dira genero sistemarekin bat egiten ez dutenekiko diskriminazioari aurre egiteko: pentsatzeko era eta izateko erak aldatzeko. Horrela lortuko baita aniztasunaren inklusioan oinarritutako gizartea eraikitze aldera pausuak ematea.

Genero aniztasunaren aldeko heziketaren oinarria, haurrak direnetik ikuspuntu kritikoa garatzean datza. Txikiak direnetik, aniztasunean heztea oso garrantzitsua da. Izan ere, garai horretan garatzen hasten da genero nortasuna, bai eta balore ezberdinak barneratu ere.

Gizartean bizi ditugun egoera konplexuak direla eta, oso garrantzitsua da eskolek genero aniztasuna, honekin lotutako baloreak eta askatasuna bezalako gaiak era zuzenean, nahiz zeharkakoan, eta etengabean lantzea. 

Genero aniztasunaren inguruko lanketa hau zeharo lotuta dago gure gizartean errotuta dagoen gizarte heteropatriarkalarekin. Hori dela eta, aniztasunaren inguruko lanketa genero sistema oinarri hartuta egingo da, emakumeekiko diskriminazioa eta jarrera matxistak LGTBIQ komunitatearen diskriminazioarekin zuzenki lotuz. Norabide honetan planteatutako dira aurrera eramango diren ekintzak, errealitatearen mapa sortuz egunerokotasuneko adibide gertuko eta errealen bidez. Maskulino kontsideratzen denaren goraipatzearekin batera femeninotasunaren gutxiespena gailendu da. Dikotomia eta hierarkizazio honekin apurtu eta ezaugarri, gaitasuna, balio eta jarrera positiboak identifikatzea, garatzea eta barneratzea bilatuko da, hezkidetza eta aniztasunaren errespetua sustatu eta bermatuko duten jarrerak mahaigaineratuz.

Haurrak garenetik sozializazio prozesuan murgilduta gauden heinean, genero normatibitatea eta aniztasunaren diskriminazioa suspertzen duten mezuei aurre egiteko ezinbestekoa da hezkuntzatik esku-hartzea, bai zeharka zein zuzenean. Tailer hauek zuzeneko esku-hartze hori aurrera eramateko planteatuta daude, ekintza puntual gisa garatuta baina eskolan jarraipena emateko helburuarekin. Saio hauek askatasuna, errespetua eta giza eskubideak izango dute oinarri, haurrak prozesu honetako eragile aktibo gisa identifikatuz. Honetarako, generoaren bidezko botere harremanak deseraikitzeko apustua egingo da, ilunpetan egon diren baloreei errekonozimendua emanez (elkarrekiko zaintza, normatibitatetik aldendutako ereduak etab.).

 Aurreko ideiei helduz, aintzat hartu behar da eskola ez dela une neutrala, bertan balio eta eredu desberdinak helarazten baitira. Gune hau estereotipoen birproduzitze espazioa izan ez dadin apustu argia egin behar da gai hauek egunerokotasunean jorratuz. Hezkuntza orientazio honek, bestalde, gizarteak inposatzen dizkigun rolak eta estereotipoak alde batera uzten ditu, pertsona guztiek aukera berdinak izan ditzagun. Horretarako jarraian aurkezten diren alderdiak izan beharko dira kontuan:

  • Hezkuntza barrutietan izaten diren harremanei erreparatu. Afektuzko heziketa bultzatu behar da berdintasunezko harremanak izan ditzaten eta indarkeriarik gabeko espazioak bultzatzeko.
  • Ikaslegoaren kritikotasuna garatu behar da, zalantzan jarri dezaten inposatutako rolak eta aukera ezberdinak irudikatu ditzaten.
  • Erabiltzen diren liburu eta bestelako materialak aztertu behar dira estereotipoak ez helarazteko eta maskulinotasuna eta femeninotasunaz gain dauden beste hainbeste eredu batzuk erakusteko.
  • Lengoaia ez sexista erabili behar da neskak eta emakumeak ikustarazteko. 

Umeek familia artean eta Ikastolan ikasten dute, hezten dira, eta genero harremanak ere bertan ikasten dituzte. Beraz, etxea eta Ikastola dira matxismoa, indarkeria, errespetua berdintasuna eta justizia zalantzan jartzeko edo lantzeko leku egokiak.

 

HELBURUAK

  • Eredu tradizionaletik haratago doazen errealitateak badaudela ikustaraztea.
  • Estereotipoek pertsonengan dituzten ondorioen gainean hausnartzea.
  • Indarkeria hautematen jakitea; bai fisikoa, bai hitzezkoa eta baita psikologikoa ere.
  • Estereotipo sexistak eta egunerokotasuneko sexismoa  antzematen ikastea.
  • Aniztasunarekiko errespetu jarrerak lantzea norberak duen arduraren inguruko kontzientzia hartuz.
  • Askatasunaren aurka egiten duten jarrerak identifikatzea eta deseraikitzea: matxismoa eta LGTBIQfobia
  • Aniztasunean bizitzeko gako ezberdinak lantzea eta proposatzea.

 

GAIAK KURTSOZ KURTSO

Lehen Hezkuntzako 1. maila

  • Familia, nola identifikatzen dugu?
  • Neskato eta mutikoen identitatea: berdintasun balioak.
  • Jostailu sexistak identifikatu

     

ELKARREKIN PROGRAMA

GATAZKEN EBAZPENEKO TAILERRAK

LH 2, 3, 4 ETA 5

Gatazka bi pertsonen arteko harremanetan gertatzen den egoera natural bat da. Prozesu bizia da eta fase desberdinetik pasatzen da: une biziago eta urduriagotik eta une lasaiagotik.

Gatazka  pertsonen eta taldeen arteko interesei, beharrei eta balioei egiten dio erreferentzia eta beharrezkoa da lantzea konponbide egoki batera heltzeko. 

Gatazkak ondo azaltzea oso inportantea da; ez matematika arazo bat izango balitz bezala. Ulertu behar dugu testuinguru konkretu batean, kausak eta ondorioak ulertuz eta aztertuz eta sentimenduei garrantzia emanez.

Gatazkak berez ez dira txarrak. Gaizki dagoena da zer nolako erantzuna ematen diogun arazoari edo zein jarrera motak hartzen ditugun. Gatazkak izatea zerbait positiboa dela esan dezakegu konponbideak bilatzen baditugu eta gure bizitzan aldaketak eragiten baditu.

Ulertu behar da gatazka bat izatea  negoziazio, kooperazioa eta kreatibitate moduan. Kreatibitateak laguntzen gaitu gure bizitzako eremua guztiak hobetzen eta lortu ahal ditugun etekinak oso garrantzitsuak izan daitezke. 

Hona heltzeko, beharrezkoa da sentimenduak ezagutzea eta kontrolatzea. Honekin batera, ezinbestekoa da giza trebetasunak eta komunikazio teknikak ezagutzea. 

Ikasi behar dugu: 

  • Gatazken perspektiba positiboak ikusten: gizartea transformatzeko modu bat izan ahal da. 
  • Gatazkak aztertzea eta beraien zailtasunak kontuan hartzea. 

Bilatu behar ditugun konponbideak baketsuak izan behar dira, hau da beste pertsonak kaltetu gabe eta gure beharrak asetu behar dituzte.  Bakea lortzeko konfiantza, komunikabidea, amultsutasuna eta kooperazioa balioak sustatu behar dira eta alde batera utzi indibidualtasuna, mesfidantza eta lehiakortasuna. Kontua da, pertsona bakoitza talde baten kidea sentitzea. 

Beraz, honako hau da lortu behar duguna bake kultura bat lortzeko:

  • Hobetu giza eskubideak. 
  • Alde batera uztea indarkeria. 
  • Kulturen arteko harremana sustatzea.
  • Maskulinitatearen inguruko kontuan baztertu eta hezkidetzan hezi. 

HELBURUAK

  • Ikastetxean bake eredua sustatzea.
  • Gatazken ebazpenak, elkarrizketa, bizikidetza eta adiskidetze sustatu. 
  • Justiziaren aldeko sentsibilitatea, enpatia eta biktimarekiko solidaritatea. 
  • Indarkeria saihestu eremu guztietan.  
  • Irakasleei orientazioa eman jakiteko nola lagundu ikasleei arazoak konpontzen.

 

GAIAK KURTSOZ KURTSO

Lehen Hezkuntzako 2. maila

  • Gatazkak identifikatu.
  • Elkarrizketa sustatu.
  • Besteen iritziak kontuan hartu. 

 

Lehen Hezkuntzako 3. maila

  • Gatazkak identifikatu.
  • Gatazka baten aurrean dauden ikuspegi desberdinak kontuan hartu eta errespetatu.
  • Elkarrizketa teknika nagusia bezala gatazken ebazpenetarako.

 

Lehen Hezkuntzako 4. maila

  • Gatazkak identifikatu.
  • Indarkeriari uko egin gatazkak konpontzeko.
  • Gatazka  baten aurrean agertzen diren sentimenduak eta jarrerak landu.

 

Lehen Hezkuntzako 5. maila

  • Gatazkak  identifikatu.
  • Enpatia gatazka batean aurrean eta honen partaideekin.  
  • Gatazkak baten aurrean dauden ikuspegi desberdinak ulertu eta errespetatzen ikasi.

Azken albisteak

DBHrako PTa.
Batxilergoko 2.mailako ikasleak Galdakaoko ospitalean.
Miren fisioteraupetaren bisita.
Kantu errebeldeak eta errezitaldia.