Skip to main content

HH4n gorputza lantzen

Irudia
GORPUTZA

GORPUTZA LANTZEN

MASAJEAK ETA ZENTZUMENAK

Pasa den astean, apirilaren 8an, Miren Urquijo ikastolako ikasle ohia, egungo ama eta fisioterapeuta gurean izan zen, Haur Hezkuntzako 4 urtekoekin gorputzaren proiektuaren zati bat lantzen!

Muskuluetako mina, artikulazio eta tendoila gaitzak arintzeko erabiltzen den eskuzko masajea aurkeztu zuen.

Tentsioa askatuz, neke fisikoa eta mentala gutxituz, estresa murriztuz, zirkulazioa bultzatuz masaien eta naturan egotearen garrantzia plazaratu zuen.

Horrez gain, usaimenaren bidez lasaigarri bezala erabiltzeko olio berezi bana ekarri zien gure ikasleei.

Landutakoarekin lotuz, mendira joan ziren Mirenek azaldutakoa martxan jartzera eta naturarekin kontaktuan zentzumenak piztera. Asko gozatu zuten!

 

Mila esker Miren!  4 urteko ume eta irakasleok zurekin batera gorputzari astindu bat emanez oso gustura egon ginen. 

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.