OROKORRA
ASEBETETZE GALDETEGIA
Aurreko ikasturtean, 2023/2024an, Laudio Ikastola osatzen duten familiei asebetetze galdetegia helarazi zitzaizuen, zuen kezka eta iradokizunak jasotzeko asmoz.
Galdetegi horren helburu nagusia kooperatiba parte direnen parte hartzea indartuz eta hitza kontuan hartuz, Ikastola hobetzea izan zen.
TREBATU GURA(SO)
Laudio Ikastolak "TREBATU GURA(SO)" hitzaldi zikloa martxan dauka. Guraso eskola honen hirugarren hitzaldia "Aske mugitu oinetatik hasita" izango da, urtarrilaren 23an Miren Urkijo eta Maite Vega fisioterapeuten eskutik.
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Leku kopuru mugatua.
EKE: ESKI ASTEBURUA
Urtarrilaren 24 eta 25ean Ikastolako ikasle talde batek EKE batzordetik antolatutako eski asteburuan parte hartuko du.
Eraman beharrekoen zerrenda eta ordutegia ere prest daude.
SAHARA: BILKETA
Aurten ere, urtero bezala, Ikastola elikagai bilketarako gunea izango da. Baina bilketa hau baliatuz, eta batxilergoko 2.mailako ikasleek abenduan egindako bidaitik ekarritako eskaerak kontuan hartuz, bilketa propioa ere egingo da. Baietz furgoneta bat bete!
Egin zure ekarpena!
ARABA EUSKARAZ
Dakizuen moduan, Araba Euskarazeko materiala eskuratzeko aukera dago. Laudion otsailaren 1ean, San Blas azokan, ikusteko eta erosteko aukera egongo da.
Azokan egoteko laguntzaileak beharrezkoak dira. Hauek dira binaka egiteko proposatzen diren txandak: 9:00-11:00 / 11:00-13:00 / 13:00-15:00
Animatzen? Anima zaitez, 2 ordu euskararen alde!
Parte hartzeko idatzi eke@laudioikastola.eus helbidera izen-abizenak eta lehenesten duzun txanda adieraziz.
LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki: Laudio Txikiko kantek zuen etxeak alaituko dituztelakoan...
-Haur Hezkuntza 2 urte: Otsailaren 4a Agate Deuna eguna ospatuko dugu eta entseguak egiten hasi ahal izateko, makila txiki bat ekartzea eskatu nahi dizuegu. Ez ahaztu izena jartzea! Aukera duzuenean makilak ekartzen has zaitezkete.
"Amalurrari kilimak egiteko prest? "Oles oles lurra esna zaitez"
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza: Otsailaren 4a Agate Deuna eguna ospatuko dugu eta entseguak egiten hasi ahal izateko, makila txiki bat ekartzea eskatu nahi dizuegu. Ez ahaztu izena jartzea! Aukera duzuenean makilak ekartzen has zaitezkete.
"Amalurrari kilimak egiteko prest? "Oles oles lurra esna zaitez"
-Haur Hezkuntza 5 urte:
*Ostiraleko txangoa: Datorren ostiralean, urtarrilaren 17an, Gasteizko Artium museora joango gara. Egun osoko txangoa da, han bazkalduko dugunez, motxilan hamaiketakoa, bazkarirako bokata, fruta eta ur botila eraman beharko da. Ordutegia egunerokoa, ohikoa, izango da.
*Zorriak: Ikasle batzuk zorri arazoak dituztenez, ondoko arau hauek eta Osakidetzaren argibideak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 3.maila: ikasturte honetan igeriketa saioak egingo ditugu. Hori dela-eta, ondorengo oharra arretaz irakurtzea eskatzen dizuegu.
-Lehen Hezkuntza, 5.maila: Lehen Hezkuntzako 5.mailakoek lehenengo hiruhilabetean zehar egindako lan denak bildu dituzte. Guzti honekin proiektu bateratu bat sortu eta aitite zein amamentzako aurkezpen bat prestatu zuten. Senide ugari bertaratu zen eta izugarri disfrutatu zuten.
DBH
BATXILERGOA