Skip to main content

2024/25 21 Eski egonaldia Aretten

2024/11/26
Irudia
argitxo eskiatzen

URTARRILAREN 25 ETA 26AN DBH1ETIK AURRERAKO IKASLEENTZAT

Laudio Ikastolak Aretten asteburu osoko irteera antolatu du Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldearekin elkarlanean.

Eski asteburua urtarrilaren 25 eta 26rako programatu da. Irteera goizeko 06:30ak aldera izango da eta Laudiora bueltan heltzeko ordua 19:30erako aurreikusten da.

Partaideek eraman beharrekoa:
● Lehenengo eguneko bazkaria.
● Motxila txikia pistetara eramateko.
● Eguzki krema eta ezpain babeslea.
● Aterpetxean egoteko eta lo egiteko arropa. Baita lo zakua ere.
● Bestelako arropa: Anorak lodia /  -Garbitasunerako: eskuoihala, xaboiak, hortzak garbitzekoak,... / Betaurrekoak / Eskularruak / Txanoa / Eskiatzeko edo sirazko galtzak.

Ekintzak 225 euroko kuota izango du eta barne izango ditu forfaita, baliabide materialak (botak, eskia, kaskoa), 2 orduko prestakuntza egun bakoitzean, gaubela, asegurua, aterpetxea pentsio osoan,  hezitzaileak eta garraioa.

 

AURRETIKO IZEN-EMATEA

Aurretiko izen-ematea abenduaren 10era arte burutu ahal izango da ondorengo formularioan:


Ekintza aurrera ateratzeko gutxienez 30 partaide beharko dira. Gutxieneko kopurua ziurtatutakoan izena eman dutenek konfirmazio mezua jasoko dute emandako posta elektroniko kontuan eta gizarte seguratzako txartelaren kopia idazkaritzara helarazi beharko dute.  

Kuotaren kobraketa egiteko bi modu daude: 
1) Dena (225€) abenduko erreziboan.
2) Erdia (112,50€) abenduko erreziboan eta beste erdia (112,50€) urtarrileko erreziboan.

 

BAJA IRIZPIDEAK

Abenduaren 14a (hau barne) baino lehen jakinarazitako bajei ez zaie kobratuko.

Abenduaren 15etik (hau barne) aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:

-%90a ez da kobratuko (hau da, %10a kobratuko da) ondorengo kasuetan, beti ere, agiri baten bidez frogatuta:

A) gaixotasun edo istripua, medikuaren froga-agiria behar da.

B) Joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria, beti ere justifikatuta badago.

-Baja aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80a kobratuko da.

Azken zirkularrak

2024-11-28
Kriskitin taldeak ekintza ezberdinen antolaketari ekin dio.
2024-11-26
Astekaria 2024.11.26
2024-11-22
Gau eta egun, euskara lagun.