ASEBETETZE GALDETEGIA
Aurreko ikasturtean, 2023/2024an, Laudio Ikastola osatzen duten familiei asebetetze galdetegia helarazi zitzaizuen, zuen kezka eta iradokizunak jasotzeko asmoz.
Galdetegi horren helburu nagusia Ikastolaren parte direnen parte hartzea indartuz eta hitza kontuan hartuz, kooperatiba hobetzea izan zen.
Arazoak tarteko, inkestaren bidez jasotako informazioaren zati bat galdu izan dugu eta hori da, hain zuzen ere, erantzunen ondorioak berandu zabaltzearen arrazoi nagusietako bat. Galera horren ondorioz, emaitzen grafikoak ezin izango ditugu guk nahiko genukeen bezala aurkeztu. Baina, lehen adierazi bezala, familien proposamenak jasotzeko aukera izan dugu eta honek gure proiektua aberasten jarraitzeko aukera eman digu.
Egoera horrela izanda, inkesteak eta iradokizunak emaitzen analisia egiteko kontuan hartu dira. Aurrerantzean, datuen konparaketa egitea da asmoa eta horretarako bi/hiru ikasturterik behin asebetetze galdetegia egitea aurreikusten da.
2023/24 ikasturtean, udaberrian, helarazitako galdetegia 255 familiek bete zuten, hau da, egun dauden kooperatibisten %51k, gutxi gora behera, parte hartu zuen. Erantzunak aztertuta, orokorrean balorazio onak (kontuan izanda 3= ados eta 5= erabat ados dela) egon zirela esan daiteke.
Gogoraraztearren, galdetegiak 8 eremuren ( erantsita dagoen dokumentuaren 4.orritik aurrera eremu bakoitzean planteatutako galderak eta erantzunak daude) inguruko balorazioa edo hausnarketa proposatzen zuen:
1-Komunikazio harremanak (5.orr)
2-Elkarbizita (10.orr)
3-Tutoretza (14.orr)
4-Orientazio departamentua (17.orr)
5-Ikaste-irakaste prozesua (19.orr)
6-Ekintza osagarriak (24.orr)
7-Eskolaz kanpoko ekintzak (27.orr)
8-Jangela eta garraioa (30.orr)
Orokorrean balorazio onak jaso baziren ere, badira arreta jartzeko eremuak: orientazioa, eskolaz kanpoko ekintzak, disziplina egoerei ematen zaien trataera eta garraio zerbitzua.
Erantzunen azterketa egiterako unean, bazkide askok erabiltzen ez zenituzten zerbitzuen inguruko iritzia eman zenuten (jangela, EKEā¦, adib) eta hurrengoetarako hau zuzendu beharreko kontu bat izango da, familia guztiek ez baituzte zerbitzu guztiak erabiltzen.
Bukatzeko, aipatzea badirela martxan jarri diren ekimenak edota lehenestu diren hausnarketak eta horiek hauek izan(go) dira:
1.-Ikastola-Familiak komunikazioari dagokionez, ikasturte honetan zirkularrak astean behin bidaltzea erabaki da. Ikasturte honen hasieratik astearteetan astekaria bidaltzen da.
2.-Komunikazio zuzenagoa bermatze aldera, guraso bileretan, alexia APP instalatzea edo deskargatzea gomendatuko da.
3.-Ikastolako dokumentazio edo informazio orokorra alexian edota Laudio Ikastolaren web gunean txertatzea.
4.-Tutoretza bileren arautzea eta berrantolaketa. Gai hau ikasturtean zehar eztabaidatu eta jorratuko da.
5.- Ordenagailuetan egite den erabilera ikuskatzeko edota blokeatzeko aplikazio bat (closnet) daukagu. Tresna hau DBH eta Batxilergoan erabiltzen da.
6.- Barnetegietako kuotaren gutxi gora beherako zenbatekoa guraso bileretan aipatuko da.
7.- Garraio zerbitzuaren eskaintza berraztertuko da.