Skip to main content

Aske mugitu oinetatik hasita

Irudia
HITZALDIA

TREBATU GURA(SO)

Laudio Ikastolak "TREBATU GURA(SO)" hitzaldi zikloa abiatu du. Guraso eskola honen bitartez ikasturtean zehar gai ezberdinak jorratzea da asmoa; lehendabizikoan euskara, mugak eta oraingoan mugimendu askea. 

Hirugarren solasaldia "ASKE MUGITU OINETATIK HASITA" izango da, Miren Urkijo eta Maite Vegaren eskutik. Miren Ikastolako ikasl eohia eta egun ikastolako guraso da, biak fisioterapeutak dira.

Oinutsik ibiltzeak orekaren garapena sustatzen du eta, horren ondorioz, gure haurtxoaren muskuluek eta artikulazioek hobera egingo dute. Oinak indartu egiten dira, gorputza arinago bihurtzen da eta zirkulazioa hobetzen du. Oinetan oinaren forma naturala errespetatzeko eta mugimendu askea ahalbidetzeko diseinatutako oinetako aldeko joera piztu da. Oinutsik ibiltzearen esperientzia simulatzean oinen indarra eta malgutasuna sustatuz. Gehiago jakin nahi?

Urtarrilaren 23an, osteguna, 17:30ean Ikastolako Laudio Txikin honetaz hitz egiteko eta praktikatzeko aukera egongo da.

Oraingoan ez da zaintza zerbitzurik egongo, familian etortzeko aukera baitago. Hitzaldi praktiko honetan parte hartzeko izena eman beharko da (leku kopuru mugatua da, hortaz lekuak ezen ematearen hurrenkeraren arabera izango dira).

Azken albisteak

Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
Izena emateko epea zabalik izango dugu urriaren 16ra arte.