OROKORRA
KRISKITIN EUSKARA TALDEA
Laudio Ikastolak hezkuntza komunitateko kideez osatutako Kriskitin euskara taldea indartu nahi du. Kriskitin euskara taldeak ikasturtean zehar dauden ekintza ezberdinak antolatzen ditu; ikazkina, euskararen eguna, euskaraldia, Olentzero eta Mari Domingi, Agate Deuna, euskara indartzeko dinamikak... . Eskola ordutegitik haratago euskara eta euskal kultura familia eta aisialdi esparruan sustatzea da helburua. Hurrengo bilera azaroaren 19an, asteartea, arratsaldeko 16:30ean egingo da. Laguntzeko edo ekarpena egin nahi duen orori irekia dago. Animatzen zara?
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
MENDI TXANGOA
Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra: Hurrengo irteera azaraoren 23an izango da, Orozkoko Garaigorta mendira. Horretan parte hartu nahi izanez gero, azaroaren 19an, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue. Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.
NEGULEKUAK
Neguko oporrak heltzear daude eta Ikastolan 3 urtetik gorakoentzat lau eguneko negulekua eskainiko dugu. Ekintza honetan parte hartzeko abenduaren 8a baino lehen eman behar da izena.
LAN DEIALDIAK
Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza osatu du:
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
Euskaraz bizi nahi dut material eskaera egin zenutenok ostegunetik (azaroak 14) aurrera idazkaritzan jaso ahal izango duzue.
ARABA EUSKARAZ
Badago 2025eko Araba Euskarazeko materiala eskuratzeko aukera! Aurrerago Laudion bertan eskuratzeko aukera ezberdinak egongo badira ere, badago online erosteko aukera!
LAUDIO TXIKI
*Lokuluxkarako kanta
*Osasun irizpideak: Zuen semea edo alaba gaixorik edo sintomekin ez ekartzea gomendatzen dizuegu, espazioa partekatzen duten gainontzeko kideekiko errespetuagatik eta denon onurarako. Bestalde, gradu baxuko sukarrarekin Ikastolara ez etortzea eskatu nahi dizuegu, Ikastolara etortzeko sukarrik gabe 24 orduz egotea beharrezkoa da. Kontuan izan gaixo egotea ez dela bakarrik sukarra izatea.
Elkarbizitza egoki bat bermatzeko gomendioak betetzea eskertuko genizueke.Edozein zalantza, jarri tutorearekin harremanetan
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza, 4 urte:
Pasa den, azaroaren 7an, Basondora txangoa egin zuten. Argazkiak ikusgai daude multimedia atalean.
-Haur Hezkuntza, 5 urte:
Pasa den urriaren 30ean, Lehen Hezkuntzako 3.mailakoek unibertsoaren inguruko aurkezpena egin zieten 5 urtekoei. Ikusi nahi?
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 1. maila:
Pasa den astean Gorbeiako parketxera egin zuten txangoa. Argazkiak ikusgai daude multimedua atalean.
-Lehen Hezkuntza, 3.maila:
Pasa den urriaren 30ean, Lehen Hezkuntzako 3.mailakoek unibertsoaren inguruko aurkezpena egin zieten 5 urtekoei. Ikusi nahi?
-Lehen Hezkuntza, 4.maila:
Udal kiroldegiko igerilekuetan igeriketa ikastaroa egiten ari dira.
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 2.,3. eta 4.maila:
Hedatze programaren barruan, ostegun honetan kultura digitaleko tailerra eskainiko da 15:30etik 17:00ak arte. Interesa duen orok bere tutoreari jakinarazi beharko dio.
-14 urtetik gorakoentzat: Honekin batera Aiaraldea Ekintzen Faktorian udazken honetan,+14 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako
- Azaroak 13: Grafitia Indarekin Faktorian.
- Azaroak 18-21: Rap tailerra La Basurekin Faktorian.
- Azaroak 20-30: Parkour tailerra Amets eta lagunekin
- Azaroak 29-30: Musika Elektronikoa Rlantzekin.
- Azaroak 30: Grafitia Handyrekin.
Proposamen honen bitartez, nerabeen gaitasun sortzailea bultzatu nahi da beraien aisialdian, kale arte diziplina ezberdinen ezagutza praktikoak elkarbanatuz. Era berean, Aiaraldeako sortzaile gazteekin saretzeko eta beraien ibilbideak ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste.
BATXILERGOA