Skip to main content

Astekaria 2025.11.11

Irudia
Astekariaren ataria

OROKORRA

 

Irudia

Irudia

IKASTOLAKO TEILATUA ENERGIA AUTOKONTSUMO PARTEKATUA AHALBIDETZEKO ESKAINIKO  DUGU

Arabako Foru Aldundiaren Eraldaketa Komunitarirako Bulegoarekin elkarlanean, informazio-tailerra eskainiko dugu azaroaren 17an, astelehena, 18:00etan, Ikastolako Areto Nagusian. 
Energia komunitateak eta autokontsumo partekatua zertan diren ezagutzeko eta proiektu bat Ikastolako bazkideon artean garatzeko aukerak aztertzeko aukera paregabea.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN  


AZAROAREN 30EAN AIARALDEKO EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU OKONDON

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak eskualdeko Euskararen Eguna ospatuko du abenduaren 30ean Okondon. Mendi buelta, ikuskizunak, jolasak, musika emanaldiak eta abar luzea antolatu dituzte egun horretarako.

HERRI BAZKARIA

Herri bazkarirako tikeak salgai izango dituzte azaroaren 26ra arte ondorengo tokietan: Laudion, Ilargi tabernan; Okondon, libutegian; Amurrion, AEKn; Urduñan, Alondegian; Arrankudiagan, Gizarte Etxean.  Bazkari txartelen salneurria 15 eurokoa da nagusientzat eta 8koa umeentzat.

EUSKARAKTIBATU! ZOZKETA

Jaiarekin batera Euskaraktibatu! zozketa jarri du abian Euskalgintzaren Kontseiluak. Boletoak Ikastolako idazkaritzan eskuratu daitezke.

PROGRAMA IKUSI

Irudia

 

Irudia

AUTOBUSEN APARKALEKUA UNE ORO ERRESPETATU BEHAR DA

Ikastolarako joan-etorri guztietan autobusen aparkalekua une oro errespetatu behar dela gogoratu behar dugu.

Izan ere, Ikastolako ohiko garraio zerbitzuez gain, aldiro ikasleek burutzen dituzten txangoetan ere garraio zerbitzuak Ikastolaraino hurbiltzen dira eta aparkalekua libre izan behar dute une oro.

Ez aparkatu, mesedez, autobusentzako gordetako tokietan.


LOTERIARI BURUZKO OHARRA

Gogoratzen dizuegu 2025eko ekainaren 11n ospatutako Laudio Ikastolaren Ohiko Batzar Orokorrean bozka bidez adostu bezala, Laudio Ikastolak ez duela aurrerantzean Loteria Nazionala salduko ezta bere izenean saltzerik ahalbidetuko.

 

 

ERRIGORAKO SASKIAK

Irudia


On-line eskatu eta Ikastolan eskuratu

Joan edukira!

ZUBEROAKO IKASTOLEN  ALDEKO SASKI SALMENTA.

Irudia

Joan edukira!



ZIBURUKO KASKAROTENEA  IKASTOLAREN
ALDEKO   GARAGARDO SALMENTA.

Joan edukira!

Irudia

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK


NEGULEKUETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK

EKE Batzordeak 3 eguneko aisialdi programa prestatu du aurtengo neguko oporretarako, abenduaren 29tik 31ra,  urte zaharra agurtzeko eta berriari kaixo esateko.

Izen ematea abenduaren 9an itxiko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Irudia


Irudia
ESKI KARTELA

OTSAILEAN ESKI EGONALDIAN PARTE HARTZEKO AURRETIKO IZEN EMATEA

Laudio Ikastolak eski egonaldia antolatuko du Aretten otsailaren 21 eta 22 bitartean Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldearekin elkarlanean, DBH1etik aurrerako ikasleentzat.

INFORMAZIOA HEMEN


 

 

LAUDIO TXIKI    

ZERGAITIK KOSK EGITEN DUTE HAUR TXIKIEK?

Haur hezkuntzako etapa honetan ohikoa da haur batzuek beste haurrei koska egitea. Honek sor ditzazkeen kezkak argitzen laguntzeko hausnaketa partekatu nahi dugu familiekin.

IRAKURRI HEMEN

GUREKIN ABESTU NAHI?

Hementxe duzue gelakideok elkar ezagutzeko ikasi dugun kanta.

Agongon, bai agongon;
Txibiribiri gongon!

 

Irudia

 

 

HAUR HEZKUNTZA    

 

LEHEN HEZKUNTZA    

 

LH1EKOEN TXANGOA AZAROAREN 13AN

LH1eko ikasleak Aretzara joango dira azaroaren 13an Gorbeiako Parketxea  eta basoa ezagutzera. Argibide guztiak HEMEN

LH4KO IKASLEAK OKINAK

LH4ko ikasleek okintza landu dute English arloan eta ogitxo goxo-goxoak prestatu dituzte.

ARGAZKIAK HEMEN

HAUR HEZKUNTZAKO IPUINAK BEHAR DITUGU

Irudia

Haur Hezkuntza etapan erabiltzen ditugun ipuinak argitaletxeetan agortu dira eta faltan ditugu ale batzuk 5 urtetan. Etxean oraindik aleren bat izanez gero, Ikastolara ekartzea eskatzen dizuegu. Eskerrik asko!
 

DBH     

 

BATXILERGOA    

 

BATXILERGO 1. MAILAKOENTZAKO AISIALDI HEZITZAILE IKASTAROA

Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldeko arduradunek 2026 eta 2027 urteetan Laudio Ikastolan burutuko den aisialdi hezitzaile ikastaroaren aurkezpena eskainiko diete Batxilergoko 1. mailako ikasleei azaroaren 18an, asteartea, 13:20ko saioan

Aurkezpenarekin batera izena emateko irizpideak eta epea eskainiko ditute. Ikastaroa 2026ko urtarrilean hasi eta 2027ko maiatzean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

 

Irudia

 

    3   GALDERATAN*        

*ezagutu ikastolakideak  gustuko duten horretan

Irudia

LH5 ETA HH5EKO IKASLEEK UNIBERTSOA AZTERTU DUTE URTZI ODRIOZOLAREN ESKUTIK

Gelara bisita egin die Unibertsoaz duen ezagutza beraiekinn partekatu dezan.

Bere zaletasun hori nondik datorkion eta ikasleekin bizi izandakoak azaldu dizkigu, 3 galderatan.

IRAKURRI HEMEN

 


 

LH1 txangoa Gorbeiako parketxera.pdf
KOSK EGITEA 2.pdf

Azken zirkularrak

Kaskarotenea Ikastola de Ziburu ofrece lotes de cerveza.
Abenduaren 29tik 31ra.
DBH1etik gorakoentzat otsailaren 21ean eta 22an.
Astekaria 2025.11.03