Skip to main content

Lan deialdiak

Irudia
LAN DEIALDIA

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLE IZATEKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan latina eta euskara arloko ordezkapena (%100eko jardunean) burutzeko lan deialdia egin du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Euskal filologia, Filologia hispanikoa edo ordezkapen hau burutzeko beharrezko gradua.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.
  • Sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea.

Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere.

Lan eskaintza honetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da azaroaren 17a baino lehen.

 

 

JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak jantokiko hezitzaile lanetan aritzeko lan deialdia egin du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

Lan eskaintza hauetarako sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea beharrezkoa da, baita elikagaiak manipulatzeko karneta ere. Izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da azaroaren 17a baino lehen.

 

 

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesatuek ondorengo bete beharko dute:

- Lehen Hezkuntzako magisteritza gradua.

- EGA edo titulazio baliokidea edukitzea.

- Sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea.

 

Ingelerako aipamena izatea baloratuko da.

Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.

Lan eskaintza honetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da.

 

Azken albisteak

Aurtengo Euskadiko Filosofia Olinpiadan Maialen Abezia Martin ikasleak aurkeztutako bideoa finalista gelditu da.
Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz.
Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA.
Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Eroski Fundazioak eskaintzen duen “Hazteko energía” tailerrean parte hartu dute Laudioko Eroskira bisita eginez.